DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
iazko datuekin alderatuta

%9 hazi da Bilbora joateko Euskotren erabili duten bidaiarien kopurua Aste Nagusian

EP - 2018(e)ko abuztuaren 27a, astelehena - 18:02etan eguneratua

Varios usuarios esperan a tomar un convoy de Euskotren en el andén central de la estación de Atxuri hasta donde llega ahora.

Euskotren (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Varios usuarios esperan a tomar un convoy de Euskotren en el andén central de la estación de Atxuri hasta donde llega ahora.

Euskotrenek jakitera eman duenez, 275.000 pertsonak Euskotreneko trenak erabili dituzte jaietan Bilboko hiriburura joateko, iaz baino %9 gehiago;era berean, tranbiak ere erregistratutako bidaiak %4,1 gehitu ditu

BILBO. "Ama Zuriko eta Donostiako Aste Nagusiko jaietan jazo den bezala, Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian balioztatzeetan gehikuntza nabarmena izan du", adierazi dute Euskotreneko iturriek.

Hain zuzen ere, trenetan 274.000 bidaia baino gehiago egon dira, eta horrek esan nahi du joan zen urtetik hona %9 gehitu egin dela, pasa den urtea izan baitzen 3. Linean zerbitzua eskaini zen lehenengo aldia.

Hala, bidaiarien igoerarik handiena Txorierriko eta Bilboko linearen artean egon da, hain zuzen ere %19.

Gainerako lineetan ere hazkundeak egon dira, Euskotrenen esanetan. Linea orokorrean (Bilbo-Amara) bidaiarien kopurua %10 igo da eta Urdaibaiko adarretik iritsi diren erabiltzaileak %2 igo dira. Era berean, bidaiak 3. Linea barruan %8 igo dira. Jende gehien egon zen eguna abuztuaren 25a (larunbata) izan zen, guztira 41.999 bidaiekin. 19.00ak eta 1.00ak bitartean bidaia horien gehiengoa erregistratu zen.

Bestalde, Bilboko tranbian 69.200 bidaia erregistratu ziren, 2017ko Aste Nagusiarekin alderatuz gero, %4,1 gehiago. Pio Baroja izan da erabilera gehien izan duen geralekua;jende gehien ibili diren egunak, berriz, asteartea eta osteguna izan dira, abuztuak 21 eta 23.

Euskotrenek nabarmendu nahi izan du Aste Nagusia "gorabehera aipagarririk gabe" igaro dela, jaiak hasi baino apur bat arinago Matikoko geltokian gure langileetariko batek pairatutako erasoa izan ezik.

Hori dela eta, Euskotrenek "bidaiarien gizalegezko portaera baten aldeko deia" egin du langileenganako eta gainerako bidaiarien tratuari dagokionez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120