Gaur lako egun batean...

Por Gontzal Mendibil - Domingo, 26 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Gontzal Mendibil

Galería Noticia

Columnista Gontzal Mendibil

INOIZahaztu ezinezko gaur lako egun batean, orain 35 urte, Bizkaian eta Euskal herriko hainbat zonaldetan ere ikaragarrizko uriolak izan genituen. Orduko abuztuko hilabete euritsuan, gaur lako abuztuaren 26anikaragarrizko euri-jasak jausi ziren batipat Bizkaia aldean.

Gogoan dut Bilbon egun hartako goiz ilun hurak gaba zirudiela. Bilbo Aste nagusian zegoen eta bart kantatu dudan leku berean, Plaza berrian izan behar nuen orduko kantaldia, bertan behera gelditu zen. Nerbioi-Ibaizabal ibaiaurez gainezka eta Bilboko hainbat auzoetatik,kalez kale, hiri erdirantz zetozenekerrekak ziruditen.

Bilbok ez ezik, Laudiok, Etxebarrik, Galdakaok, Gernikak, Bermiok…eta beste hainbat herrik jasan zuten inoiz ahaztuko ez duten uriola haren zigorrada eta triskantza.Laster etorri ziren albisterik latzenak, 34 hildako eta bost bat desagertu.

Halako zorigaitzetan, guztion lagun-tzeko premia eta gizakiaren elkarkidetasuna narabaritzen da, halaxe, ehunka herritar boluntario gogorik onenez prestatu zen lanean, urak utzitako lokatza eta zaborra garbitu asmoz.

Gaur, 35 urte ondoren, arazoak arazo, eta krisiaren sarraskia bistan izanik, denda itxiak nahinon ikusten direlarik;hala ere gure hiriak eta herriak eraldatu egin dira eta gehienak distiratsuago agertzen zaizkigu. Guztion ahotan da Bilbok egin duen izugarrizko aldaketa hau. 1983. urtean, apenas ikusten zen Bilbon turistarik eta kanpoko norbait guganatzen bazen arrarotzat hartzen genuen;gaur Bilbo beste Bilbo bat dugu, bai hirigunean eta auzoetan ere. Bilboko alde zaharrean, kanpoko ehunka turista ikusteak poza ematen du, hiri bizia dugulakoan.

Bilboko aurtengo Aste Nagusiaren kartelaren irudiak, jatearen premia nabaritzen du: platera, tenedorea eta koilara. “Basque country- welcome to the culinary nation” Gure gastronomiaz goza-tzea ez dago gaizki baina, ez gara ogiz eta edariz bakarrik bizi eta, beste gauza asko ere baditugulakoan zer garen eta nor garen kanpokoakjakin dezaten. Bilboko mapamundia, planeta guztien epizentroa izanik, janarietatik at beste gauza askotan izan daiteke erakusgarri. Geure kultura eta euskera hedatzeko ere aukerak zabal ditzagun beraz.

Ur laster eta hitz umel hauen ostean, Bilboko jaien zaparradarekin gauza onak esan eta tartean hobetu daitezkeenak ere ageri nahi ditut. Horrela ba, 35 urte hauetan egindakoak bere martxa segi dezala eta uriolak zaintzeko urak itsasorantz modurik onenean joan daitezen neurriak hartuak izan direlakoan.

Agian, Bilboren suspertzea, urak gainezka egin eta sarraski haren ostean etorri zen. Zeren eta, ordurarte ibaiari bizkarra ematen eraikitako eraikuntza asko eta asko ibaira begira jarri ziren, eta Bilbon bertako biztanleei eta kanpotik zetozenei ibaiaren garrantzia biztaratu zitzaien. Bilboren eraberritzea ibaiaren ondoan egin behar zela konturatuz.

Hatza zerion ibai zikin hark, itxura ederragoa hartuz, gaur xarma erakargarriago bat hartu du hiriaren ekarpen onenetarikoa izanik. Ibaiaren ondoko paseiadiak eraldaketa berri baten historia ekarri du.

Bilboko itsasadarra eta bere inguruan eraikitako proiektuak, Barzelonako Ranblak edota Erromako Fontana de Treviren antzera, sustatu beharreko ikurra bihurtu zaigu. Egokia benetan, Thomas Krens, Guggenghein fundazioaren zuzendariaren irudipena. Leku hortan eraiki zitekeenik inork ez zukeen sinistuko baina, iluntze baten Salveko zubi gainetik footing egitean halako epifania bailitzan, senak eman zion hantxe, orainagertzen den lekua berean egin behar zela Guggengehin museoaren eraikuntza.

Thomas Krensen orduko euskal solaskideek ez zieten sinesgarritasunik eman. Nola liteke ibai zikin haren ondoan eta apenas ezelako egiturarik agertzen zen gune haretan halako ikono esanguratusa eta erakusgarria bihurtu beharko zen zerbait eraikitzerik? Thomas Krensek han iragarritakoak ehunka urte atzera garamatza, etxetik kanpo hainbat hilabete pasatzen zuten marinelak eta itsagizonak Bilborantzko itsasadarretik sartzean eta urak bihurgunea hartzen duen gune hartatik, Salveko zubi azpitik, Artagan mendatea ikustatzen da(Begoñako basilika dagoen lekua), orduan baseliza.

Thomas Krensek bere epifania izan zuen leku haretan, kronikak zera diote: marinelak etxera bizirik eta osasunezi-tzuli zireneko esker onez, Begoñako baselizara begira, salbea errezatzen eta kantatzen zutela. Eta sinbologia harengatik bataiatu zutela gune hori Salve izenaz.

Urak desbideratzen diren lekuak berebiziko energia dutela eta,

“Urak dakarrena urak daroa..” euskal esaera zaharra geroan kantu bihurturik bizitzaren ikasgaia dugu eta urak bere bidean dariona bueltan datorkigunaren esanahia. Bizitza ur biziaren ibaia eta ezuztean bere norabidea alda dezakenaren seinale bezala.

Gaur jakin badakigu Guggenheim museoa, itsasadarren ondoan kokatua izateak, bitxitasuna eta garrantzia eman diola. Bultza dezagunberaz, Bilboko itsadarra eta bere ondoan duguna. Mundu osoan ezaguna egin zaigun Aste Nagusia amaitzen den egun hau onik eta alai izan dezagula eta gora Marijaia eta gora Bilboko ura!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120