Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioa

'Phantom Thread', 2018ko film onenaren FIPRESCI Sari Nagusiaren irabazle

Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute botazioan, eta 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean aukeratu dute 

DEIA.EUS - 2018(e)ko abuztuaren 26a, igandea - 13:21etan eguneratua

Phantom Thread

Phantom Thread

Galería Noticia

Phantom Thread

Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) Phantom Thread aukeratu du 2018ko film onenaren irabazle. Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute botazioan, eta 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean aukeratu dute ekoizpen hau.

DONOSTIA. Hauek izan dira beste finalistak: Martin McDonaghen Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Donostia Hiria Publikoaren Saria 2017);Pawel Pawlikowskiren Zimna wojna / Cold War, Cannesen zuzendari onenaren saria irabazi duen filma, aurtengo Perlak sailean programatua;eta Lucrecia Martelen Zama.

Paul Thomasek hirugarrenez jasoko du sari hori Donostian, 2008. eta 2000. urteetan ere bera izan baitzen sariduna, There Will Be Blood eta Magnolia filmekin, hurrenez hurren. Estatubatuar zinemagileak Berlinen Urrezko Hartzaren irabazle izan zen Magnolia, Cannesen zuzendari onenaren saria eraman zuen Punch-Drunk Love (2002) filmarekin, eta There Will Be Blood-i esker zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza eta bi Oscar sari irabazi zituen.

Fipresci Sari Nagusia 1999an sortu zen, eta ordutik Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard, Richard Linklater, Roman Polanski, George Miller, Maren Ade eta Aki Kaurismäkiren mailako zinemagileak saritu ditu.

Phantom Thread Universal Pictures Spain-en eskutik estrenaitu zen Espainian.

PHANTOM THREAD - Paul Thomas Anderson (AEB - Erresuma Batua)

Reynolds Woodcock moda-sortzaile famatua Britainia Handiko modaren munduko begirada guztien jomugan dago. Bere bizitzatik orotariko emakumeak pasatzen dira, eta inspirazioa eman eta konpainia egiten diote, Alma gaztearekin gurutzatzen den arte;izan ere, laster haren musa eta maitale bihurtuko da, eta maitasunak hankaz gora jarriko du bere bizitza, ordura arte bere jostura-patroi guztiak bezala kontrolatua eta planifikatua. Bere azken filmean, sormen-bidaia betean den artista baten eta haren mundua birarazten duten emakumeen erretratu bikaina egin du Paul Thomas Andersonek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120