Bergaran

Bihar hasiko dira filmatzen 'Agur Etxebeste!', duela 14 urte 'Aupa Etxebeste!' filmatu zuten tokian

Zuzendarien hitzetan, "oparia" da bigarren filma egitea, bai haientzat, bai aktoreentzat, baita lan-talde osoarentzat ere

EUROPA PRESS - 2018(e)ko abuztuaren 26a, igandea - 18:02etan eguneratua

Los directores Asier Altuna y Telmo Esnal iniciarán este próximo lunes en las calles de la localidad guipuzcoana de Bergara el rodaje de la secuela de 'Aupa Etxebeste!'

Asier Altuna y Telmo Esnal.

Galería Noticia

Los directores Asier Altuna y Telmo Esnal iniciarán este próximo lunes en las calles de la localidad guipuzcoana de Bergara el rodaje de la secuela de 'Aupa Etxebeste!'

Duela 14 urte 'Aupa Etxebeste!' lana filmatu zuten herri berean, Bergaran hasiko da 'Agur Etxebeste!' lanaren filmaketa bihar (hilak 27, astelehena), orduko lan-talde tekniko eta artistik ia berberarekin. Lehen filmean ekoizle, zuzendari eta aktore lanetan aritu zirenek Donostian iragarri zuten, iragan ostegunean, hastera doala bigarren lanaren filmaketa. 


DONOSTIA. Euskarazko zinemagintzan arrasto berezia utzi zuen Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien 'Aupa Etxebeste!'(2005) lanak. Berezia, besteak beste, 12 urtean euskaraz egin zen lehen filma zelako, baita arrakasta eta "oroitzapen on asko" bildu zituelako ere. Hala adierazi du Donostiako Tabakaleran Irusoin ekoiztetxeko zuzendari Iñaki Gomezek. Izan ere, prentsaurrean iragarri dutenez, 'Agur Etxebeste!' filmatzen hasiko dira datorren astelehenean (hilak 27) Altuna eta Esnal, 14 urte geroago, orduko lan-talde tekniko eta artistiko berarekin. 

Egileen esanetan, ez da bigarren zatia izango, baizik eta "bigarren filma". Gomezek azaldu duenez, Irusoinen aspaldi pentsatua zuten bigarrena egitea, eta hala proposatu zieten bere garaian zuzendariei. Alabaina, Esnalek aditzera eman duenez, lehen filma egin ondoren nahiago izan zuten bakoitzak bere bidea jorratu;Altunak 'Bertsolari' (2011) eta 'Amama' (2015) egin zituen, besteak beste, eta Esnalek 'Urte berri on, amona!' (2011) eta 'Dantza' (2018). Etxebestetarren lehen filmak hamar urte bete zituenean, ordea, pentsatu zuten "momentu polita" zela taldea berriz elkartzeko. 

Zuzendarien hitzetan, "oparia" da bigarren filma egitea, bai haientzat, bai aktoreentzat, baita lan-talde osoarentzat ere. Kontatu dutenez, lehen filmaren ildotik jarraituko du istorio berriak. Hain zuzen, 'Aupa Etxebeste!'-ren amaieran iradokitzen zen alkate izango zela Patrizio Etxebeste (Ramón Agirre);'Agur Etxebeste!' filmaren sinopsiak dioenez, alkate izateari uztera behartuta dago Patrizio "osasun arazoengatik", eta Maria Luisa (Elena Irureta) izendatuko dute herriko lehen emakume alkate. 

HIRU ASTEZ BERGARAN 

Filmaketak sei aste iraungo du (abuztuaren 27an hasi eta urriaren 5a bitarte). Aurreikuspenen arabera, hiru astez egongo dira Bergaran, bi astez platoan, eta astebete herriz herri (Irunen eta Hondarribian, esaterako). Altuna bergararrak esker ona adierazi nahi izan dio Bergarako herriari eta Udalari;era berean, adierazi du prestaketa lanetan "oso giro ona" izan dutela lan-taldean. "Komedia egiteko asmo argia dugu, baina zine mantsoa ere egin nahi dugu, zine ona", esan du Altunak. 

Tabakalerako aurkezpenean izan dira Gomez ekoizlea, Altuna eta Esnal zuzendariak, baita Ramón Agirre, Elena Irureta, Iban Garate eta Pako Sagarzazu aktoreak ere. Azken horrek adierazi du "oso pozik" dagoela bere pertsonaiarekin, hain justu, bere antza handia duelako. "Batzuetan zailena norbera izatea da, baina saiatuko naiz ni neu izaten", adierazi du barre artean. Garatek, bere aldetik, aitortu du "urduri samar" dagoela, ez baitu azken lau urteotan zinean lan egin. 'Aupa Etxebeste!' izan zen Garateren lehen filma aktore moduan, eta "asko ikasteko" balio izan zionez, bigarrenarekin ere "ikasten jarraitzea" espero du. 

Elena Iruretak, bere aldetik, filmaketa lanetan hasteko "ilusio handiarekin" dagoela adierazi du. Ramon Agirrek, berriz, "gozamen handia" dela lehen filmeko lan-talde berarekin aritzea, "oso zapore ona" utzi zuelako 'Aupa Etxebeste!' filmak, baita ikusleen artean ere. 'Agur Etxebeste!' filmarekin "saiatuko gara, ahal dela, hobea egiten", adierazi du Agirrek. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120