DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
musika eta dantza herrikoiaren ehunka zale bildu ditu

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, plaza barrian ospatu den txistularien alardean izan da aurten ere

Udalaren Txistularien Banda buru duen ikuskizun honek 100dik gora musikari, dantzari eta kantari bildu ditu, Oihana Bartra bertsolariaren eta Roberto Moso musikariaren parte-hartzearekin


deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 26a, igandea - 17:25etan eguneratua

Marijaia plaza barrian.

Marijaia plaza barrian.

Galería Noticia

Marijaia plaza barrian.

Bilboko Udal Txistulari Bandak Plaza Barrian zuzendutako Txistularien Alardeak musika eta dantza herrikoiaren ehunka zale bildu ditu aurten ere;horien artean, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Udal Korporazioko beste kide batzuekin batera.Udalaren Txistularien Bandak abuztuaren 26an (igandea) esango die agur jaiei, Plaza Barrian, 13:00etan.


BILBO. 80.eko eta 90.eko hamarkadetako pop-rock mugimendua ardatz izan duen ikuskizun honetan, Euskadiko hainbat lekutatik etorritako txistulariak, San Anton abesbatza, metaleko boskote bat, Bizkaiko Gaiteroak, Iñar Sastre piano-jotzailea, Iñigo Eskuin gitarra-jotzailea eta Iñaki Alvarez txistularia izan dira Garikoitz Mendizabal txistularien bandako zuzendariarekin eta bandako kide diren Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Gorka Zabaleta eta Asier Garciarekin batera. Korrikaren 20. urteurrena ere ikuskizunaren ardatz nagusietakoa da.

Ikuskizunean Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak ere arituko dira, herritarrak animatzeko alarde honetan parte hartzera. “Txanton Piperri”, “Herrimin”, “Gaueko buruko mina”, “Kaskagorria” edo “Iñaki, ze urrun dago Kamerun” bezalako abestiak ere eskainiko dira, hurbiltzen den jende guztia kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz. Ikuskizunak euskal kulturaren erreferente bi ere izan ditu partaide: Oihana Bartra bertsolaria eta Roberto Moso Zarama taldeko kantaria.

TXISTULARIEN ALARDEA

EGUNA: igandean , abuztuak 26
ORDUA: 13:00
LEKUA: Plaza Barria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120