Udalerriko 38 entitatek jasoko dute laguntza

Getxok 167.500€ banatuko ditu Giza Zerbitzuekin lan egiten duten erakundeen artean

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 26a, igandea - 13:40etan eguneratua

Aurten 167.500€ banatuko ditu Giza Zerbitzuekin lan egiten duten erakundeen artean Getxon

Aurten 167.500€ banatuko ditu Giza Zerbitzuekin lan egiten duten erakundeen artean Getxon (GETXO.EUS)

Galería Noticia

Aurten 167.500€ banatuko ditu Giza Zerbitzuekin lan egiten duten erakundeen artean Getxon

Getxoko Udalak 52.500€ko diru-laguntza eman die udalerriko pertsona nagusien hiru elkarteri, Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten entitateentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiaren barruan, hau da, diru-laguntzen kopuruaren %31. Udalerriko 38 entitatek jasoko dute laguntza, 167.500€koa.

BILBO. Horrela, eta diru-laguntzen 4. ildoaren barruan, pertsona adinduengan partaidetza eta zahartze aktiboa sustatzea ezarrita dagoena, Algortako Jubilatuen Elkartea-AJANE-k 5.000€ jasoko ditu, Romoko Ibar Nagusien Etxeak 42.500€ eta Andra Mariko Urtealaiak elkarteak 5.000€.

Era berean, Udalak 48.000€ zuzenduko ditu Getxoko 20 erakunderen ohiko jardueraren funtzionamendurako eta/edo mantentzeko (1. ildoa): Acompaña-Laguntzen, Adrebol, Ahida, Amesten, Asebi, Berdintasuna, Bidea Eginez Elkartea, Bizkel, e-civis, Argia Fundazioa, Beato Domingo Iturrate Fundazioa, Fidias Fundazioa, Integrando Fundazioa, Ireki, Kosmopolis, Mugabarik, Andra Mariko parrokia, San Nikolas parrokia, Perualde eta Sikap.

5. ildoaren barruan, esku-hartze sozialean laguntzeari zuzenduta dagoena, 25.000€ banatuko dira ondorengo elkarteen artean: Sortarazi, baztertuak izateko arriskuan edo baztertuta dauden pertsona eta familiak sustatzen duen elkartea (10.000€) eta Hijas de la Caridad (15.000€), oinarrizko beharrak eskaintzen laguntzeko: jantoki soziala, dutxak eta ikuztegia.

Getxoko Etorkinen Plataformak, bere aldetik, 25.000€ jasoko ditu 6. ildoaren barruan, kultura-artekotasuna sustatzekoa dena. 8.000€ etorkinak hartzeko eta kultura-artekotasuna sustatzeko izango dira eta 17.000€ elkarrekintza positiborako espazioentzat.

12 elkartek 12.000€ jasoko dute 2. ildoaren barruan, Getxoko udalerriarentzat interesgarriak diren proiektu zehatzak gauzatzeko dena: AECC, Aspertxu, Atece, Aunar, Avifes, Elikagaien Bankua, Etxerat, Fekoor, Esklerosi anizkoitza, Gizakia Fundazioa, Harrera Taldea eta Ulertuz.

Azkenik, eta proiektu esperimental edo berritzaileei zuzenduta dagoen 3. ildoaren barruan, San Nikolas parrokiak 5.000€ jasoko ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120