lehen sektoreari laguntzen jarraitzen du

Arabako 172 nekazaritza ustiategik inbertsioak egingo dituzte Aldundiaren laguntzari esker

Foru erakundeak 2.300.000 euro baino gehiago emango ditu lurraldeko nekazarien jardunetarako

DEIA.EUS - 2018(e)ko abuztuaren 24a, ostirala - 12:27etan eguneratua

Arabako Foru Aldundiak lehen sektoreari laguntzen jarraitzen du, eta nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak ebatzi ditu;2018an, 172 ustiategi izango dira dirulaguntza lerro horren onuradunak.

BILBO. Aldundiak, xede horretara, guztira 2.300.000 eurotik gorako zenbatekoa bideratuko du, zeina banatu egingo baita ustiategi horiek egitea aurreikusi dituzten 355 modernizatze inbertsioen artean. Laguntza horien helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak modernizatzea, bideragarriagoak, lehiakorragoak eta profesionalizatuagoak izan daitezen.

Hona hemen egingo diren inbertsioetako batzuk: ustiategia modernizatu eta mekanizatzeko neurriak, ekoizpenaren zuzeneko kostuak murrizteko eta lan produktibitatea hobetzeko (traktoreak, nekazaritzako lanabesak, bilketarako makinak, atoiak, zisternak eta gainerako nekazaritza makinak);ureztaketa instalazioekin lotutako inbertsioak;uzta biltegiratzeko modua hobetzea, produktuaren kalitatea hobetzeko;animalia ongizaterako araudia betetzea, makinak erostea nekazaritza lurraren kudeaketan eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko;eta abereak hazteko eraikinak berregituratzea eta eraikitzea, energia aurreztea sustatzeko, BEG gasen isurpena murrizteko edo abereen maneiua hobetzeko teknologia izan dezaten.

Neurri horren bidez, honako hauek ere lortuko dira: simaurra biltegiratzeko egiturak hobetzea, ongarri erabileraren eraginkortasuna hobetzea, bioenergia ekoiztea ustiategian kontsumitzeko, ustiategiko energia kontsumoa murriztea, ingurumen jasangarritasuna babestea eta hobetzea, lan segurtasuna eta animalien higiene baldintzak, produkzioen kalitatea hobetzea eta elikadura segurtasuna indartzea, produkzio birbideratzea merkatuko eskarietara, nekazaritza jarduerak dibertsifikatzea eta atmosferara egiten diren isurpenak murrizteko inbertsioak egitea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120