DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
abuztuaren 26an (domeka)

Marijaiaren errasusketak agur esango dio Aste Naguasiaren 40. edizioari

Zorion Egileor pregoilariak eta Saioa Domínguez txupinerak lagunduko diote Marijaiari itsasadarrean egingo duen azken bidaian.
  

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 24a, ostirala - 17:34etan eguneratua

Marijaia

Marijaia (DEIA)

Galería Noticia

Marijaia

Marijaia abuztuaren 26an (domeka) erraustuko dute, 23:30ean, Mesedeetako zubitik Udaletxerainoko ibilbidea egin ondoren itsasadarrean.

BILBAO. Marijaia erraustuta amaituko da Aste Nagusiaren 40. edizioa. Bederatzi jaiegun bizien ondoren, “Agur, Marijaia” kantaren soinuarekin batera, jaien irudi dugun emakumea sugarren artean desegingo da datorren urtean, berriz, indarberrituta agertzeko, uriari bere eguneroko jardunera bueltatzen utzita.

21:00etan, Deustuko Arraun Taldeko traineruak euren instalazioetatik Pio Barojako pantalanera abiatuko dira. Guztira, 28 arraunlari zuriz jantzita eta Bilboko jaietako zapia lepoan jarrita, 2018ko Aste Nagusiko Zorion Egileor pregoilariaren eta Saioa Domínguez txupineraren bila hurreratuko dira, ontzian sartu eta Marijaiari lagun egiteko bere azken bidaian.

22:00etan, ontziak Mesedeetako zubira joango dira;han, Marijaia “Tomatera” izeneko ontzira igoko da. Ontzi hori traineruek eramango dute atoian. Aste Nagusiko erreginak itsasadarra zeharkatuko du Udaletxeraino, Areatzako zubipetik pasatuta, uriari eta bilbotarrei agur esateko 25 bat minutu iraungo duen ibilaldian.

Beren-beregiko giroa sortzeko asmoz, Udalak soinu-dorreak jarriko ditu ibilbidearen alde bietan, “Agur Marijaia” abestia entzun ahal izateko;txosnek, berriz, argiak amatatuko dituzte. Udaletxeko zubira iristean, eta erraustu aurretik, Zorion Egileor pregoilariak azken hitzak eskainiko dizkio Marijaiari, eta ostean, 22:35 aldean, erraustu egingo dute.

Marijaia erraustuta, amaitutzat joko dira bederatzi jaiegun. 400dik gora jarduera gustu eta adin guztietako jendearentzat, Aste Nagusiaren lau hamarkada ospatzeko. Bilboko jaien ereduak 40 edizio bete ditu. Aurtengoan ere kalitatezkoak, anitzak eta doakoak izatea izan dira ezaugarri nagusiak.

Marijaia errausteko ikuskizunaren kronograma


  21:00etan: Traineruen irteera Deustuko Arraun Taldetik
  21:45ean: Ongietorria pregoilariari eta txupinerari Pio Barojako pantalanean.
  22:00etan: Traineruen irteera Mesedeetako zubirantz.
  22:35ean: Pregoilariaren berbak eta Marijaia erraustea Udaletxearen aurrean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120