DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Casilda Andrearen parkeko pergolan

Bilboko alkatea buru izan da Bilbainaden XXX. Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian

Sari-banaketa gaur eguerdian egin da Casilda Andrearen parkeko pergolan, Aste Nagusiko bilbainaden kontzertu tradizionalen barruan.

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 24a, ostirala - 17:25etan eguneratua

Casilda Andrearen parkeko pergolan

Casilda Andrearen parkeko pergola

Galería Noticia

Casilda Andrearen parkeko pergolan

Bilboko Udalak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jaietako giroari eta tradizioari eustea da.

BILBAO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea buru, Bilbainaden XXX. Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egin da gaur eguerdian Casilda Andrearen parkeko pergolan, Aste Nagusiko bilbainaden kontzertu tradizionalen barruan. Bilboko Udalak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jaietako giroari eta tradizioari eustea da.

Aurtengo edizioan, José María Larrazabalek idatzitako “Naturaren eskutik” lanari eman dio euskarazko bilbainadarik onenaren saria. Gaztelaniaz idatzitako bilbainadarik onenari ematen zaion saria, Fernando Ibarraren “Joya Europea 2018” lanak jaso du. Bakoitzak, garaikurraz gain, 955 euroko saria jasoko du.

420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:

• Azul Bilbao. Maite Garmendia
• Pongamos que hablo de Bilbao, Roberto Gutiérrez de Rozas
• Ondo Bilbao, Miguel Ángel Gómez Urtiaga
• Farolín y Zarambolas, Aurelio Marroquín Gómez
• Bilbao y las bilbainada, Ángel Gorostidi
• Los patos de la ría, Rosa Belén López Rodríguez
• Bilbao, capital europea, Aurelio Marroquín / Luis Fernando Estévez
• Bilbobus de aniversario, Guillermo Garmendia

Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXX. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den abenduaren 23ko (domeka) galan aurkeztuko da.

“OHOREZKO ON DIEGO”

Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko On Diego sari berezia eman die, urian hain sustraituta dagoen musika genero honi eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik, Patxi Amezaga urte hauetan guztietan abesti irabazleen diskoak argitaratu dituen grabazio estudioaren eta disko etxearen arduradunari eta José María Amantes konpartsakide nekaezin, hainbat ediziotan epaimahaiko kide eta urte askotan Aste Nagusiko goizetako kontzertuen dinamizatzaileari.

Edizio honetako epaimahaiko kideak hauek izan dira: Nekane Alonso, Kulturako zinegotzia;Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia;Enrique Campos, Nervión Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervión) zuzendaria;Iñaki Uranga, abeslaria;Ana Madariaga, Bilbao Musikako gerentea eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.

Bilbainaden lehiaketa, gure uriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, hogei abesti inguru aurkezten dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120