DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
laza Barrian, 13:00etan

Abuztuaren 26ko (domenka) txistularien alarde tradizionala izango da

Udalaren Txistularien Bandak abuztuaren 26an (domeka) esango die agur jaiei, Plaza Barrian, 13:00etan.

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 24a, ostirala - 17:31etan eguneratua

Casilda Andrearen parkeko pergolan

Casilda Andrearen parkeko pergola

Galería Noticia

Casilda Andrearen parkeko pergolan

100dik gora musikari, dantzari eta kantari bilduko dituen ikuskizun horretan Oihana Bartra bertsolariak eta Roberto Moso musikariak ere hartuko dute parte.

BILBAO. Udalaren Txistularien Bandak agur esango dio Aste Nagusiari txistularien alarde tradizionalarekin. Emanaldia abuztuaren 26an (domeka) izango da, 13:00etan, Plaza Barrian.

Alacanteko José Pascual-Vilaplana zuzendaria izango da, aurten ere 100dik gora musikari, dantzari eta kantari bilduko dituen ikuskizuna zuzenduko duena. Euskal kulturaren erreferente bi ere izango dira kontzertuan: Oihana Bartra bertsolaria eta Roberto Moso Zarama taldeko kantaria.

80.eko eta 90.eko hamarkadetako pop-rock mugimendua ardatz nagusi duen ikuskizun honetan, Euskadiko hainbat lekutatik etorritako txistulariak, San Anton abesbatza, metaleko boskote bat, Bizkaiko Gaiteroak, Iñar Sastre piano-jotzailea, Iñigo Eskuin gitarra-jotzailea eta Iñaki Alvarez txistularia izango dira Garikoitz Mendizabal txistularien bandako zuzendariarekin eta bandako kide diren Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Gorka Zabaleta eta Asier Garciarekin. Korrikaren 20. urteurrena ere ikuskizunaren ardatz nagusietakoa da.

Ikuskizunean Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak ere arituko dira, herritarrak animatzeko alarde honetan parte hartzera. “Txanton Piperri”, “Herrimin”, “Gaueko buruko mina”, “Kaskagorria” edo “Iñaki, ze urrun dago Kamerun” bezalako abestiak ere eskainiko dira, hurbiltzen den jende guztia kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz.

TXISTULARIEN ALARDEA

EGUNA: domeka, abuztuak 26
ORDUA: 13:00
LEKUA: Plaza Barria

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120