200 letoi-barra inguru zeramatzan ibilgailuan

Pertsona bat atxilotua, Soraluze aldean, Erandion lapurtutako furgoneta bat gidatzeagatik

Ibilgailuaren karga-eremuan, Arrasateko fabrika batean lapurtutako berrehun barra metaliko zeuden

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 17:17etan eguneratua

Ertzaintzako agenteek polizia-aurrekari ugari dituen 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den larunbateko goizaldean, AP-1 autobidean, Soraluze aldean, aurreko egunean Erandion lapurtu zen furgoneta bat gidatzen ari zela. Ibilgailuaren karga-eremuan, ia berrehun barra metaliko zeuden, eta, egiaztatu denaren arabera, Arrasateko fabrika batean lapurtu zituzten.

SORALUZE. Larunbateko goizeko hiru eta erdiak baino geroxeago, herritarrak babesteko lanak egiten ari zen Ertzaintzaren uniformerik gabeko patruila bat konturatu zen Ford Transit markako furgoneta bat eta Volkswagen Bora markako auto bat elkarrekin zihoazela Arrasaten AP-1 autobidera jotzeko dagoen irteeran. Patruila ibilgailuen atzetik joan zen, Ertzaintzaren Koordinazio Zentroari ibilgailuei buruzko informazioa eskatzen zion bitartean. Une jakin batean, autobidean sartuta, hirugarren auto bat hurbildu zitzaien (Fiat Stilo markakoa), eta hirurak elkarrekin zihoazela zirudien.

Furgoneta hori hilaren 17an, ostirala, Erandion lapurtu izanagatik salaketa bat jarrita dagoela egiaztatu ondoren, furgoneta eta Fiat ibilgailua Soraluze aldean atzeman zituen Ertzaintzak. Karga-ibilgailuan zihoan pertsona bakarra atxilotu egin zuten azkenean, abio-sistema ?zubi? baten bidez manipulatuta zegoela egiaztatu ondoren. Gainera, berrehun barra metaliko inguru zeramatzan barruan. Autoan, berriz, hiru gizonezko zihoazen, eta gidaria bide-segurtasunaren kontrako delitu batengatik ikertuta geratu zen, gidabaimenik ez zuela egiaztatu ondoren. Maletategian, bi aizkora aurkitu zituzten, eta konfiskatu egin zizkieten.

Ustez ibilgailu horiekin lotuta zegoen hirugarren ibilgailua beste patruila batzuek aurkitu eta geldiarazi zuten geroago, AP-8 autobidean, Zornotza aldean, eta hiru bidaiariak identifikatu egin zituzten.

Arrasateko enpresa batean lapurtutako material metalikoa

Furgonetan aurkitutako letoizko barrei dagokienez, eta bidezko ikerketak egin ondoren, Arrasaten dagoen fabrika batean lapurtu zituztela egiaztatu ahal izan du Ertzaintzak.

Furgoneta eta berreskuratutako materiala jabe legitimoei itzuli zaizkie dagoeneko.

Atxilotua beste hamalau aldiz atxilotu izan dute aurretik, eta Arrasaten gertatutako lapurreta ere egozten zaio. Dagoeneko jarri dute epailearen esku.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120