Zirrikituetatik begira

Maravillas

Josu Torre - Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

hERRIARENA dela aladarrikatzen dute Iruiñeako gazte batzuek. Hamaika hilabete darama bertan, Rozalejo jauregian, talde tinko batek eta eskubide osoak nahi ditu eraikin horren gainian. Ez dut gogoratzen nolakoa den, Navarreria bezala inguruko Caldereria, Curia edo Aldapa kalean non dauden dakidan arren, baina ederra omen da. Oso duina litzateke berean -gaztetxe funtzioan- erro-tzeko eta bai Memoria Historikoaren xede egiteko. Herriarena bada, xedea herriak berak erabakitzea litzateke hoberena baina askotan bezala herriaren identitatearen jabe zein den jakiteak denbora eramango digu.

Gazteek ba dute izatasun hori ordezkatzeko ahala. Rozalejo edo antzeko eraikinen bat tajuz kudea-tzeko nahia, beharra eta ahala ere bai. Holako gazte batek sare sozial baten tinko erantzun zidanez “Aisia baino zeredozer gehiagorako dire gaztetxeak” Jakina da toki askotan talde horiek egiten duten lana. Nik Kukutza nahiko hurbiletik ezagutzeko abagunea izan nuen eta han gauza asko egiten ziren, zinez.

Baina herria ez dira gazteek bakarrik. Nafarroako Gobernua eta Iruñeako Udala herritar askoren bozez osaturiko erakundeak dira, herriaren zati on bat ordezkatzen dute beraz. Gainera, zorionez, oraingo hauek osatzeko gazte ekin-’tziale horien bozak ere tarteko izango ziren. Aukera probextuz, historian izan ditugun gobernari jatorrenak daudelako erakunde horietan eta, borrokak borroka, lehengo eskuma kasposoari armarik ez diogu eman behar gure arteko liskarrak erakutsiz.

Batetik “Bidea da helburu” onar-tzen dugun bezala, “Bideak ez du helburua justifikatzen” diogu beste aldetik eta egunotan, Miravillas husteko poliziak erabili dituen bide edo moduak ezin du inolako helbururik justifikatu. Maria Solanaren bizkarrean Barkos subsidiarioki eta Asiron, honen eremua delako Navarrería plaza, aurreko astean izan diren gatazkei eran-tzun behar diote, ahantzi gabe, gazteek ere Rozalejoren jauregia oldartu dutela baimenik -ez indarrik- gabe. Herriak erabaki dezala berriz kontu hori. Eta gero, nire gustuko leloa “kasa okupada, kasa enkantada”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120