DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Abuztuaren 25ean, 22:30ean hasita

"Su Dantza" izeneko itsasadarreko musika-ikuskizun piroteknikoak amaiera emango die Aste Nagusiko su artifizialen gauei

Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko programatutako nobedadeetako bat

Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:08h

Itziar Urtasun, Andoni Oleagordia eta Izaskun Astondoa, prentsaurrekoan

Itziar Urtasun, Andoni Oleagordia eta Izaskun Astondoa, prentsaurrekoan (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Itziar Urtasun, Andoni Oleagordia eta Izaskun Astondoa, prentsaurrekoan

Su artifizialak, Aste Nagusian ondoen baloratuta dauden ekitaldietako bat, Su Dantza ikuskizun piromusikalarekin amaituko dira bihar (abuztuak 25, zapatua), hura baita Bilboko Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko programatutako nobedadeetako bat.

Bilbo. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak, Andoni Oleagordia Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendariarekin eta Izaskun Astondoa, Astondoa piroteknikako kudeatzailearekin batera, ikuskizun horren gaineko zehaztasunak eta ikustera doazen pertsonek bete beharreko segurtasun arloko jarraibideak azaldu ditu.

Su-erakustaldi hau Astondoa euskal pirotekniak diseinatu du, eta itsasadarretik argi, soinu eta kolorezko amaiera bikaina emango dio, 22:30etik aurrera, jaietako jarduera jendetsuenari, hura musikaz, argiz eta mugimenduz hornituz.

Soinu-ekipo berezi bat eta ur gaineko hiru plataforma –jaurtiketarako eta proiekzioa egiteko guneak izango dira- jarriko dira Campo Volantin eta Guggenheim Museoaren parean;horrela, ahal denik eta jende gehiena bilduko da eta ikuskizuna ondo ikusteko aukera egongo da.

Bolanderak JAURTITZEKO HIRU GUNE ezarriko dira itsasadarrean zehar:

  1. Udaletxeko zubitik Zubizuriraino
  2. Zubizuritik Salbeko zubiraino
  3. Salbeko zubitik Pedro Arrupe zubiraino

Ibaiaren alde biak, Pedro Arrupe zubiaren eta Udaletxeko zubiaren artean, egokiak izango dira ikuskizuna ondo ikusteko. “Suak ikusteko eremua aldatu egingo da suen azken egun honetan, eta itsasadarraren alde bietara joan beharko da. Alde batetik, Campo Volantín pasealekua eta Unibertsitate etorbidea, eta Uribitarte pasealekua eta Abandoibarra, beste ertzean eta, bestalde, Udaletxeko zubitik Pedro Arrupe zubirainoko tarteetan. Ondo ikusi ahal izateko, itsasadarraren aurrean jarri behar da eta ez zubietan, handik ikuskizuna ez baita ondo ikusten”, adierazi du Itziar Urtasunek aurkezpenean.

ALDAKETAK TRAFIKOAN ETA OINEZKOENTZAT

Ikuskizun horren ondorioz, jaurtiketa-eremuaren barruan dagoenez, 21:30ean itxi egingo dira Pedro Arrupe zubiko eta Zubizuriko oinezkoen sarrerak, eta itxita egongo dira ikuskizuna amaitu arte.

Segurtasunagatik, Udaletxeko zubiko espaloia ere mugatuko da (Udaletxearen aldeko espaloia, Oteitzaren eskulturaren ondoan), eta oinezkoak galtzadatik pasatu ahal izango dira, bide hori itxita egongo delako trafikoarentzat.

Era berean, Salbeko zubia mugatuta egongo da espaloi bietan eta eskaileretan. Ondorioz, zubiko oinezkoen pasabidea suak hasi baino ordubete lehenago egongo da itxita. Ibilgailuen trafikoa normala izango da, eta igogailuek ere denbora guztian funtzionatuko dute.

Gomendatzen da zubietara ez joatea suak ikusteko, handik ezin izango delako ikuskizuna behar bezala ikusi.

21:30etik aurrera eta oinezkoen kopurua gutxitu arte, trafikoa eten egingo da kale hauetan:

  • Campo Volantín
  • Unibertsitate etorbidea
  • Abandoibarra (Udaletxeko noranzkoa) Leizaola etorbidetik
  • Uribitarte pasealekua, kalea eta arrapalak
  • Ramon Rubial kalea;ezkerretara bakarrik jiratu ahal izango da.

Jende-pilaketaren arabera eta Udaltzaingoaren irizpideari jarraituta, gune bakoitzean baimendu egingo dira garajeetako eta aparkalekuetako sarrera-irteerak eta egoiliarren eta taxien pasabidea.

Errekara jaisteko eskailerak eta pantalanak ere itxita egongo dira elementu piroteknikoak kargatzen diren unetik. 16:30etik aurrera debekatu egingo dira itsasadarreko jarduera guztiak Udaletxeko zubitik Arrupe zubirainoko tartean.

Egun osoan, larrialdietako zerbitzu-kanal bat egongo da itsasadarraren eskumako ertzean;kanal hori 15 metro zabal izango da, eta larrialdietako zerbitzuek erabiliko dute. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Guardia Zibila arduratuko dira itsasadarrean zaintza- eta laguntza-lanak egiteaz.

Ekitaldi jakin honetarako, suhiltzaileek dispositibo operatibo-prebentibo bat egingo dute: dispositiboak 22 efektibo, 2 autoponpa, 2 autoeskailera, salbamenduko 2 ontzi eta aginteko eta koordinazioko 2 ibilgailu izango ditu. Gainera, beste bi dotazio ere izango ditu, Suhiltzaileen Miribillako parkean egongo direnak, ikuskizuna egiten den bitartean hiriko beste guneren batean izan litezkeen gainerako ohiko larrialdiei erantzuteko.

GOMENDIOAK

Ikuskizuna topagune eta ospatzeko toki segurua izan dadin, Bilboko Udalak gomendatzen du su artifizialak erre bitartean kontuz ibiltzea eta segurtasun-neurri guztiei eustea:

  • Mugarritutako segurtasun-eremuan ez sartzea.
  • Lurrean lehergaiak aurkituz gero, ez hartzea eta berehala Udaltzaingoari ohartaraztea.
  • Suen ostean gaueko kontzertuetarainoko lekualdaketa patxadaz hartzea, denbora nahikoa dago eta.
  • Udaltzaingoak esandakoari kasu egitea, eta agenteengana joatea edozein larrialdi gertatuz gero.
  • Animaliarik ez eramatea su artifizialak ikustera.
  • Kontu handiz ibiltzea umeekin edo mugikortasun-arazoak dituzten pertsonekin bagoaz ikusle ugari biltzen diren eremuetan, hala nola zubietan.
  • Jendea pilatzen den eremuetako bat ebakuatu behar bada, herritarrei gomendatzen zaie ihes egiteko biderik hurbilena non dagoen jakitea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120