DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Santiago plazan 13:00etatik aurrera

Bertsolarien garrantzia azpimarratuko da Aste Nagusiko "Ez da kasualitatea" saioan

Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin egongo dira beste haibat emakume bertsolarirekin batera

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 17:29etan eguneratua

Bertsolarien garrantzia azpimarratuko da Aste Nagusiko "Ez da kasualitatea"saioan.

Bertsolarien garrantzia azpimarratuko da Aste Nagusiko "Ez da kasualitatea"saioan. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Bertsolarien garrantzia azpimarratuko da Aste Nagusiko "Ez da kasualitatea"saioan.

“Ez da kasualitatea” saioaren izenak aditzera ematen duenez, ekimen honekin azpimarratu nahi da zein garrantzi handia duten emakumeek arte honetan, eta, horretarako, emakume bertsolari ezagunenetako batzuei “ahotsa emango zaie”;Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin daude horien artean.

BILBO. Bertsolaririk onenek Aste Nagusiko egun guztietan dute hitzordua Santiago plazan 13:00etatik aurrera.

Euskal kulturarekin zerikusia duen ekintza-programa zabal bat prestatu du Bilboko Udalak Aste Nagusirako. Bertso-saioak sail horretan sartzekoak dira, eta egunero egiten dira, 13:00etan, Santiago plazan. Bertsolari onen eta ospetsuenetako batzuek hartzen dute parte egunero, beraz, agertoki horretan: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Miren Amuriza edo Uxue Alberdi, besteak beste.

Bilboko Udalak “Ez da kasualitatea” izeneko ikuskizuna antolatu du bereziki gaurko (eguena), emakume bertsolarien saio bat. “Ez da kasualitatea” saioaren izenak aditzera ematen duenez, ekimen honekin azpimarratu nahi da zein garrantzi handia duten emakumeek arte honetan, eta, horretarako, “ahotsa emango zaie” arlo honetan fama handiena duten emakumeetako batzuei. Nahiz eta beste egunetan ere ez den emakumerik faltako, egun hau berezia izatea nahi du Udalak, agerian jarriko baita nolako garrantzia duten emakumeek bertsoen munduan.

Bada beste hitzordu berezi bat, bertso-bazkaria, atzo (eguaztena) egina, bertsoak eta gastronomia uztartzen dituena.

PROGRAMA

  •   Domeka, hilak 19 Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue
  •   Astelehena, hilak 20 Maialen Akizu, Sustrai Colina, Ibon Ajuria, eta Arkaitz Estiballes
  •   Martitzena, hilak 21 Onintza Enbeita, Fredi Paia, Jon Gurrutxaga, eta Julio Soto
  •   Eguaztena, hilak 22 Bertso bazkari. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga
  •   Eguena, hilak 23 Ez da kasualitatea, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin
  •   Barikua, hilak 24 Aitor Mendiluze, eta Igor Elortza
  •   Zapatua, hilak 25 Jone Uria, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre
  •   Domeka, hilak 26 Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, eta Xabat Galletebeitia

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120