DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Danon artean euskaraz bizi

Bilboko Aste Nagusia euskara sustatzearen alde agertu da Euskaraldia ekimenarekin bat eginez

Euskararen normalizazio sozialaren aldeko mugimendu honekin bat egiteko ekitaldia Areatzako Zubian egin da

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 15:04etan eguneratua

El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, en el acto de adhesión de la villa a Euskaraldia.Foto: Oskar M. Bernal

Bilbo euskaraz Foto: Oskar M. Bernal

Galería Noticia

El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, en el acto de adhesión de la villa a Euskaraldia.Foto: Oskar M. Bernal

Euskarak Aste Nagusien duen presentzia indartu du, hizkuntzaren erabilera soziala bultzatzearen aldeko Euskaraldia ekimenari atxiki ondoren.

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Areatzako Zubian, Juan Mari Aburto Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzia, Zorion Egileor Pregoilaria, Saioa Dominguez Txupinera eta Jai Batzorde Mistoa tarteko zirela.

Horren harira, gaur, egun osoan, Bilboko Konpartsen, BiziPrest Eguna delako proposamena egingo da, euskarak Aste Nagusiaren barruan duen presentzia areago indartzeko eta jaietan parte hartzen duten pertsona guztiak euskaraz bizi eta elkarbizitzera gonbidatzeko, txosnetan, programatutako jai-ekitaldietan nahiz eguneroko bizimoduko egoera eta jardueretan.

Era berean, Euskaraldiaren gaineko informazioa zabaldu eta euskaldunon aktibazioa bultzatuko da, “Aste Nagusian ere nirekin euskaraz” goiburuko txapak banatuz. Jardunaldia osatzeko, herri bazkaria egingo da Euskalgunean, Ituiño magoaren ikuskizun batez.

KONTUAN IZAN


  • Euskararen normalizazio sozialaren aldeko mugimendu honekin bat egiteko ekitaldia Areatzako Zubian egin da, Juan Mari Aburto Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzia, Zorion Egileor Pregoilaria, Saioa Dominguez Txupinera eta Jai Batzorde Mistoa tarteko zirela.
  • Gaurko programatuta dauden Aste Nagusiko ekitaldi guzti-guztietan, euskararen presentzia areagotuko da, bertaratutakoen artean hizkuntzaren erabilera sustatzeko asmoz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120