DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Harro eta hunkituta

Aburto Alkateak harrera berezia eskaini dio Bilboko gizarteari Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko

Aste Nagusiaren antolakuntzan eta garapenean lan egiten duten pertsona eta enpresa guztiei eskerrak emateko

Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:02h

Alkateak, udalkideekin batera, ekitaldian

Alkateak, udalkideekin batera, ekitaldian (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Alkateak, udalkideekin batera, ekitaldian

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, udalkideekin batera, buru aritu da udaletxean jaietako ekuatorean bilbotar gizarte guztiari eskainitako harrera instituzionalean. Aste Nagusiaren antolakuntzan eta garapenean lan egiten duten pertsona, enpresa eta entitate guztiei eskerrak emateko eta euren lanaren onarpena egiteko antolatu du Udalak ekitaldi berezi hau;izan ere, aurten are garrantzitsuagoa da, Aste Nagusiaren 40. urteurrena da-eta.

Bilbo. 200 pertsona baino gehiago egon dira topaketan: erakundeetako, konpartsetako, merkataritzako, ostalaritzako, antzerki-konpainietako, ikuskizunetako eta, orokorrean, kultur entitateetako zenbait ordezkari, udaletxeko hainbat langilerekin eta beste batzuekin batera. Horiei guztiei eta herritar guztiei eta “gero eta gehiago diren bisitariei” Aste Nagusi zoriontsua opa die alkateak. “Munduko aste nagusirik handiena da eta denak dira ongietorriak, jaietako, kulturako, umoreko eta alaitasuneko munduko hiriburuan gaudelako”.

ASTE NAGUSIAREN 40. URTEURREN BEREZIA

Juan Mari Aburto hizketan hasi da eta esan du “oso hunkituta” dagoela, “aurten Bilbo Europako Hiririk Onena gisa aukeratu dutelako;Rugbyko Europako Finalak, MTV sariak, Red Bull jauziak eta hainbat biltzar bezalako ekitaldiak gure urian direlako… Aste Nagusiak 40 urte bete dituelako. Zalantzarik gabe, uriaren ekitaldirik garrantzitsuena eta uria harro egoteko motiborik handiena da”.

Bilboko udalburuak jaien ibilbideaz aritzean esan du bidaia “azkar-azkarra” izan dela, alaitasunekin eta “baita pena batzuekin ere. Diktaduraren grisetik eta tristuratik irten ginen, kalearen bila, musikaren, antzerkiaren, su artifizialen, txosnen, gastronomiako lehiaketen eta hainbat gauzaren bila…” Oroitzapenak gogora ekarrita, hauek aipatu ditu: “lehortearen garaiak eta uholdeak”, terrorismoaren garai ilunak eta bakearen argia lortzeko bidea, la Otxoa eta haren “Libérate” edo Miguel Riosen “Bienvenidos al concierto” Txurdinagan izandako ekitaldi jendetsu hartan.

Alkatearen iritziz “oroitzapen asko” dira gaur eguneko Aste Nagusira ekarri gaituztenak. Egun nazioarte-mailako jaien erreferentea da, Europako hegoaldean doako aisialdi eta kultur eskaintzarik handiena delako. Alkateak zehaztu duenez “Udalak zuzenean programatutako ekitaldiak 400 dira eta uri guztian mila dira. Aste Nagusia denon artean egiten dugulako eta herritar guztientzat delako”.

“EZ BETI DA EZ. NO ES NO”.

Juan Mari Aburtok harreraz baliatu da Bilbon edozein motatakoa indarkeria ez dela onartzen gogorarazteko, eta bereziki, eraso sexistak ez direla onartzen. Ez, beti da ez. No es NO. “Gure begiak –esan du- zaintzen ari dira eta gauza bera egiteko eskatu nahi dizuet, horrelakorik zigor barik geldi ez dadin. Ezer arraroa ikusiz gero, ez begiratu beste alde batera. Eredugarriak izan behar dugu”.

BILBOREN OMENALDIA RAMON ASTIKARI

Ekitaldia amaitzeko, uri guztiaren izenean omenaldia egin zaio Ramon Astika “Ramontxu” irratiko profesionalari “bizitza osoa eman duelako bilbainadak sustatzen”;hau da, uriko musika-genero herrikoi hau zabaldu duelako irratitik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120