Javier Gavilanes Trapote

EHUko ikerketa baten arabera, EAEko berrikuntzaren kalitatea handituz joa da

Espainiar estatuko I+Garen aitzindaritza du eta Europako indartsuenen artean dago, ikertzailearen esanetan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko abuztuaren 22a, asteazkena - 17:57etan eguneratua

Campus de Leioa de la UPV/EHU.

EHUko Leioako kanpusa. (J.M.M.)

Galería Noticia

Campus de Leioa de la UPV/EHU.

Javier Gavilanes Trapote UPV/EHUko ikertzaileak ondorioztatu du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) berrikuntzaren kalitatea pixkanaka handituz joan dela urteekin. Era berean, "eskualde berritzaile indartsutzat" hartzen dela, "zeinak espainiar estatuko I+Garen aitzindaritza baitu eta Europako indartsuenen artean baitago". 

DONOSTIA. Gavilanesek 1992-2011 bitartean EAEn izan den berritzeko gaitasunaren ezaugarriak definitu ditu, 'tech mining' erremintak erabiliz. Erreminta horiek gai dira datu egituratu ugari prozesatzeko, ereduak bilatzeko, erlazioak aurkitzeko eta ezagutza erauzteko. 

"Datu-base gisa patenteak erabiltzeak baditu zenbait muga, baina, hala ere, informazio-iturri egokienak dira eskualde batean sortutako ezagutza teknologikoa biltzeko", adierazi du Gavilanesek. "Neurri handi batean berrikuntza teknologikoen ezaugarriak definitzen laguntzen duen informazio egituratua dute", erantsi du UPV/EHUko ikertzaileak. 

Patenteen bi datu-base erabili dira ikerketan: INVENES, Espainiako Patente eta Marken Bulegokoa (OEPM), eta PATSTAT, Europako Patenteen Bulegokoa (EPO). Patenteetan jasotzen den informazioaren bidez, "zenbait adierazle erabili ditugu, zehazteko eragile berritzaileenak zein diren, non kokatzen diren eta neurri handiagoan berrikuntza zer sektore teknologikoetan garatzen den", azaldu du Javier Gavilanesek. Ondoren, "zenbait adierazle proposatu dira, patenteak kualitatiboki ebaluatzeko, eta sektore teknologikoen transferentzia-maila zehaztu dira", erantsi du. 

Azkenik, "mapa teknologikoak aurkeztu dira, bi helbururekin: batetik, lankidetza-sareak (nork egiten duen lan norekin) eta sareek denboran izan duten bilakaera bistaratzea;bestetik, sektoreen arteko lotura agerian jartzea eta ezagutza teknologikoko iturri berriak identifikatzea". 

"Lehen hurbilketa batean _adierazi du Gavilanesek_ ikusten da nola EAEko jarduera berritzailerik gehiena Gipuzkoan eta Bizkaian metatzen den;automobilgintzan eta eraikuntzan egiten dira aurrerapen teknologiko handienak, gainera". 

Ikertzaile askok ikaskuntza kolektiborako, ezagutza berriak sortzeko eta berritzeko funtsezko gakotzat jotzen dute geografikoki hurbil egotea. "EAEren kasuan, agerian geratzen da probintzia bakoitzeko hiru parke teknologikoek lortu dutela ezagutza teknologikoa sortzen laguntzeko oinarrizko helburua. Polo teknologiko horiei laugarren bat gehitu behar zaie, Arrasaten kokatzen den laugarren poloa, Mondragon Korporazioko enpresa gehienak biltzen dituena", dio Javier Gavilanesek. 

EAEko patenteen kalitatea zenbatesteko, "alderatu egin ditugu proposatutako inpaktuen adierazleak denbora-tarte bereko munduko eta estatu mailako beste lagin batekoekin. Emaitzek agerian utzi dute EAEko patenteek balio handiak dituztela, bereziki ikerketaren azken urteetan, munduko gainerakoekin alderatuta", adierazi du UPV/EHUko ikertzaileak. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120