Zirrikituetatik begira

Despolitizatu

Rikardo Arregi - Miércoles, 22 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

aLBISTEGIA hasi bezain pronto (ETB 2, eguerdian), esatariak azaltzen du Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen urtemuga dela-eta egin diren ekitaldietan biktimek izan dutela lehentasuna, ez alderdi politikoek, ezta erakundeek ere, dena despolitizatu dela. Berehala etorri dira irudiak. Esatariak berriro errepikatzen du biktimen lehentasunarena, baina irudietan Espainiako erregea agertzen da, erregina, eta bigarren planoan, lauso, beste pertsona batzuk. Irudiaren eta hitzen arteko leizea izugarria da, ez bada pentsatzen behintzat, kontzeptuak behartuz, erregea ere biktimetako bat dela. Erregearen irudiak luzeegiak dira. Azkenik, beste irudi batzuk agertu dira. Biktimenak, azkenik.

Nahasi egin zituzten erredakzioan irudiak eta irudiei zegozkien hitzak? Presaka muntatu zuten pieza? Ala, beharbada, gerora norbaiti entzun diodan bezala, ez dute erregea “politika” kontsideratu? Telebistetan agertu ez diren irudietan Espainiako bandera monarkiko txikiak baina nabarmenak zeramatzaten batzuek (kapeletan, eskumuturretan, poltsetan) aldarrikatu zuten politikarik eta banderarik gabeko eguna zela. Harro esan zuen haietako batek berak zeramana ez zela politika, guztion sinboloa baizik. Batzuentzat, beraz, Espainiako erregea eta bandera monarkikoa politikatik haratago daude, linbo garbi batean, eztabaida guztien gainetik. Baina, nik uste dut gaur egun trantzisio santutik datorren ilusio horri bere izaera fantasmatikoa gehiegi ikusten zaiola. Gaur egun erregea eta bandera monarkikoa alderdiak bezain “politika” dira;are gehiago, benetako politika dira, politika guztien oinarria eta funtsa.

Esaten digutenean zerbait despolitizatu egin behar dela, adi ibiltzea komenigarria da. Ahantzi gabe politikaren kontrako ideia eta susmo horiek frankismo sakonean dutela sustraia, despolitizazio hori beste politizazio mota bat da, besterik gabe, finagoa nahi baduzue, sotilagoa, beste bide bat ideia politiko zehatz batzuen propaganda egiteko. Gertatzen dena da ideia horiek kolokan daudela, Katalunian batez ere, eta propaganda asko behar dutela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120