18 ekoizpen guztira

Bi Gan, Hadzihalilovic eta Vernier lehiatuko dira Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko

Zinemaldiaren 66. edizioan era eta gai askotako lanak proiektatuko dira

Deia - 2018(e)ko abuztuaren 22a, asteazkena - 15:11etan eguneratua

Donostiako Zinemaldiren 66. edizioa.

Donostiako Zinemaldiren 66. edizioa. (Donostiako Udala)

Galería Noticia

Donostiako Zinemaldiren 66. edizioa.

Bederatzi film gehitu dira Zabaltegi-Tabakalera sailaren aukeran. Beraz, hemezortzi ekoizpen (12 film luze eta sei labur) lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren lehiaketa-sail irekieneko Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko.

DONOSTIA. Zinemaldiaren 66. edizioan era eta gai askotako lanak proiektatuko dira: telesailak, fikzioko nahiz animazioko filmak, artxiboko materialez editatutakoak, eta Bergmanen nahiz etorkinen egoeran oinarritutakoak.

Venezia eta Toronto igaro ondoren, Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztuko da Kraben Rahu / Manta Ray. Phuttiphong Aroonpheng (Bangkok, 1976) zuzendariaren lehenengo film luzeak arrantzale baten istorioa kontatuko digu;basoan zaurituta eta konorterik gabe dagoen gizon bat salbatu, eta hitzik gabeko harremana garatuko du harekin.

Kaili Blues debut sarituaren ondoren, Bi Ganek (Kaili, Txina, 1989) UnCertain Regard sailean estreinatu zuen bere bigarren film luzea, Di qiu zui hou de ye wan / Long Day’s Journey into Night. Emakume baten bila jaioterrira itzuliko den gizon bati buruzkoa da.

Cristobal Leónen (Txileko Santiago, 1980) eta Joaquín Cociñaren (Concepción, Txile, 1980) stop-motion animazioko film luzea, La casa lobo, Berlingo eta Annecyko nazioarteko zinema-jaialdien aukeran sartu da, besteak beste, eta hainbat aipamen eta sari jaso ditu. León eta Cociñaren debutak alemaniar kolonia batetik ihes egin duen gazte baten istorioa kontatzen du;ihesaren ondoren, Txileko hegoaldeko etxe batean babestuko da.

Cannes Classics sailetik, berriz, Jane Magnussonen (Stockholm, 1968) Bergman – ett ar, ett Liv / Bergman – A Year in a Life iritsiko zaigu, suediar zinemagilearen lan-ibilbideko urte garrantzitsuenetako baten berri emateko. Horiek horrela, Det Sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) filmatu zireneko urtearen erretratua egingo du.

Mercuriales zuzendu ondoren bere bigarren film luzea ekarriko du Virgil Vernierrek (Paris, 1976): Sophia Antipolis, Cineasti del Presente sailean estreinatua. Frantses aktore eta zuzendariak Mediterraneoaren, basoaren eta mendiaren arteko lurralde bitxi batean bizi den komunitate bat aztertuko du.

Jadanik jakinarazitako Los que desean (Elena López Riera) eta 592 metroz goiti (Maddi Barber) film laburrez gain, beste zenbaitek ere emanaldia izango dute Zinemaldian. Lucile Hadzihalilovic (Lyon, 1961) Donostiara itzuliko da De Natura erakustera, 2004an Innocenceopera primarekin Zuzendari Berriak saria irabazi eta 2015ean bigarren filmarekin (Evolution) Donostiako Sail Ofizialean Epaimahaiaren Sari Berezia lortu ondoren;Inés Moldavskyk (Buenos Aires, 1987) Berlinen estreinatutako The Men Behind the Wall ekarriko digu, Tinder aplikazioaren bidez harremanetan jartzen diren emakume israeldar bati eta gizon zisjordaniar batzuei buruzko filma;eta Sobre cosas que me han pasado film laburrarekin, José Luis Torres Leivak (Txile, 1975) hirugarrenez parte hartuko du sailean, El viento sabe que vuelvo a casa (2016) eta El sueño de Ana (2017) lanen ondoren. Horiez gain, Jean-Gabriel Périoten Song for the Jungle film laburra proiektatuko da;Calaisen filmatu da, milaka etorkin Ingalaterrara igaro ahal izateko zain dauden tokian. Périoten (Bellac, Frantzia, 1974) lehenengo film luzea, Una jeunesse allemande / A German Youth, Zabaltegiko aukeran sartu zen Berlinaleko Panorama sailari hasiera eman eta gero;bigarrena, Natsu no hikari – d’été / Summer Lights, Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen 2016an.

Film hauek gehituta, 18 film izango dira Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko lehian, Coincoin et les z’Inhumains / Coincoin and the Extra-humans (Bruno Dumont), Las hijas del fuego(Albertina Carri), Le livre d’image / The Image Book (Jean-Luc Godard), Da xiang xi di er zuo An Elephant Sitting Still (Hu Bo), Belmonte (Federico Veiroj), Trote (Xacio Baño) eta Teatro de guerra (Lola Arias) ere barnean harturik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ocio

ir a Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120