Programaren edizio berria

Lanaldi herenetik beherako kontratua duten gazteak ere parte hartu ahal izango dute laneratze-ibilbideetan

Gazteentzako Enplegu Programak kalitatezko enpleguaren alde apustu egiten du

DEIA.EUS - 2018(e)ko abuztuaren 22a, asteazkena - 12:39etan eguneratua

Lanaldi herenetik beherako kontratua duten gazteak Aldundiaren laneratze-ibilbideetan sartu ahal izango dira

Lanaldi herenetik beherako kontratua duten gazteak Aldundiaren laneratze-ibilbideetan sartu ahal izango dira

Galería Noticia

Lanaldi herenetik beherako kontratua duten gazteak Aldundiaren laneratze-ibilbideetan sartu ahal izango dira

Bizkaiko Foru Aldundiak laneratze-ibilbideak zabaldu ditu bere Gazteentzako Enplegu Programaren barruan. Horrela, lanik gabe dauden gazteak ez ezik, ibilbide horietan sartu ahal izango dira lanaldi herenetik beherako kontratuarekin lanean ari diren gazteak ere.

BILBAO. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du Gazteentzako Enplegu Programaren edizio berria. Oraingoan 2,26 milioi euro inbertituko dira, eta hauek izango dira inbertsioaren xedeak: lan-orientazioa, talde-prestakuntza, lan arloko bitartekotza, laneratzea, jarraipena, gaitasunak garatzeko prestakuntza, eta gazteen kontrataziorako laguntza. Guztira 4.000 bat gazteri eragingo die.

Gaur egun lanaldi herenetik beherako kontratuarekin lanean ari diren gazteek, laneratze-ibilbideetan sartuz gero, aukera hobeak izango dituzte lanpostu egonkorragoa eta kalitate handiagokoa lortzeko.

Gazteentzako Enplegu Programak ekitaldi honetan beste berrikuntza bat dakar: luzatu egin dira prestakuntza-ibilbideak egiteko epeak, eta, horrela, prestakuntza hori urte osoan eskaini eta eman ahal izango da. Neurri horren bitartez, gaur egun dagoen urtarokotasuna gaindituko da. Kontratatutako pertsona programaren beraren prestakuntza-ibilbideetan parte hartutakoa da.

Gazteentzako Enplegu Programan egindako hobekuntza horiek Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak enpleguaren arloan diharduten erakundeekin izandako etenik gabeko elkarrizketen emaitza dira. Izan ere, harremanetan aritu da irabazteko asmorik gabeko erakunde eta fundazioekin, udalekin eta enplegurako eta toki garapenerako Behargintza zentroekin.

DEKRETUA

Gobernu Kontseiluak gaur onetsitako foru dekretuaren bidez bideratuko da Gazteentzako Enplegu Programa, eta Bizkaian lanik gabe dauden gazte guztiak izango dira onuradunak. Adin-muga 30 urtekoa da. Orientazio, prestakuntza eta gaikuntza ekintzez gainera, lanik gabe dauden gazteen kontratazio berrietarako laguntza ere emango da.

Dekretuak markatzen dituen programetako esku-hartze arloak hiru dira:

  1. Lan-orientazioa eta talde-prestakuntza, lan arloko bitartekotza, laneratzea eta jarraipena
  2. Gaitasunak garatzeko prestakuntza
  3. Kontrataziorako laguntza

Erakundeek foru dekretuan jasotako ekintzen garapenean parte hartzeko eskatu ahal izango dute esteka honen bitartez: www.bizkaia.eus/enplegua-OficinaVirtual. Dekretu horren gaineko argibide gehiago eskuratu daitezke lanera.enplegua@bizkaia.eus helbide elektronikoan edo 944 068 008 telefonoan.

Programa hori Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak kalitatezko enplegu egonkorraren alde antolatutako ekintzetariko bat da. Gure lurraldean 10.000 pertsona inguru dira ekintza horien onuradunak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120