Zirrikituetatik begira

Gure Rosario

Josu Torre - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

sANBENARDOAK ia beti Bilboko Aste Nagusiaren hasierakin batera ospatzen dira, duela 40 urtetik harrezkero. Tradizio txikia iritziko zaie batzuei baina hori ANren errua da, Sanbenardoak orain 150 urte inguruko ereferentziak dituelako. Munduko jairik ederrenetarikoarekin batera suertatzea ez dio meriturik kentzen, bertokoentzat jatorrenak direnei. Aldaraketa nondik datorren ere ulertuko duzue, inor ezagutzen dudalako, Mungiako Atxuritik Bilboko Atxurira ezkondu arren, 30 urte geroago, Mungikora bizitzera bueltatu zena. Bilboko AN asko maite dut, sortze berean ere izan nintzelako eta Sanbenardoetan gazte garaian antolatzaile ibili eta gero urtero fin etorri, batez ere, martitzenean.

Ondotxu gogoratzen dut Agapito Errotako amerikanuek, antolatzailetako, Mikelo eta biori esan ziguna: ezkota, zahagia, San Martineko erromeria, dena, gazteentzako zela eta gurasoentzat etzegoela jairik mezea izan ezik. Konturatu orduko, Benar Janekoa, Antonio Estretzakoa eta beste batzuk martxan jarri ziren eta hurrengo urtean Etxebarri bueltan gisedu ederra prestatu eta auzo bazkaria egin ere bai. Gero jaiak kaletarrekkudeatzen hasi ziran arte, hirugarren egun hori izan zen urte ba-tzuetan harrera gehien zuena eta halako baten auzoko adintsuenari omena egitea deliberatu zen, berehala arrakasta hartuz.

Aurtengoan, 82 urte eder beteak dituen neska bati tokatzen zaio omen hori. Basabaltan Gerra garai latzean jaio, Mungiko mojetara lehenengo eta urte pare bat interna Artzeniagakoetan egin eta, orain falta ederra egiten digun trenean, egunero Bilbora joan zen. Han joskile ikasi eta Atxuri eta Gatikako makinabat familiri arropak egin 40 urte egin zituen arte. Umezaintza ikasi eta hori izan zuen handik gerora bere lana. Lanetik kanpo, Justitak ahizpak eta biak ehunka bidaia -milaka kilometro- 20 urte luzez, Medius anaia zegoen kartzeletara bisitan, Senide bilerak eta beste mila ekin-tza. Hurbiltasunaren gozoa dela pentsatuko du inork, bihotzetik esango dudan hau, baina 82 urte izatetik askoz harago doaz gaur gure Rosariori omenaldia egiteko motiboak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120