Garaiko Udala

Garaiko EAJ-PNVk Erramun Osa Ibarloza proposatu du berriro zerrendaburu gisa

2019ko udal hauteskundeentzat

Deia - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:38h

Erramun Osa Ibarloza

Erramun Osa Ibarloza

Galería Noticia

Erramun Osa Ibarloza

Bilbo. Erramun Osa Ibarloza, Garaiko EAJ-PNV udal taldeko legegintzaldi honetako bozeramailea izango da jeltzaleen alkategaia hurrengo urteko udal hauteskundeetan. Esan duenez, legegintzaldi honetan “Udalbatza osatzen dugun bi taldeok ahalegina egin dugu erreparoak gainditzeko, desberdintasunak alde batera uzteko eta gure bizilagunen bizitza hobetzeko lagungarriak diren oinarrizko proiektuetan adostasunak lortzeko”.

“Garaiko EAJ-PNVk gure herriaren bilakaerarako proiektu eta ideiak partekatu ditu. Guztion artean udalerrian dauden azpiegiturak hobetu ditugu: obrak kanposantuan,  pilotalekuari etorkizunean  erabilera handiagoa emateko eta berau berritzeko proiektua, errepideen ego kitzapena, HAPO berri bat egiteko prozesua martxan jartzea eta abar”, azpimarratu du bozeramaile jeltzaleak.

Garaiko EAJ-PNVko hautagaiak agendan markatu ditu dagoeneko hurrengo legegintzaldirako  zenbait  ekimen  eta  helburu, udalerriko bizilagunen bizi-kalitatean eta ongizatean positiboki eragingo dutenak. “Herriko gazteak Garain gelditzeko eta beraien bizi-proiektuak bertan garatzeko aukera izan dezatela nahi dugu.Hori dela eta, Udalak modu aktiboan lan egin behar du alokairuko etxebizitzak edo arrazoizko preziodun etxebizitzak sustatzeko eta baserrietan familia-unitate bakarra baino gehiago bizi ahal izateko erraztasunak emateko;horrela,  gure  ondarearen  kontserbazioa zainduz.

Adineko pertsonentzako atseginagoa eta irisgarriagoa den herria lortzeko, horien partaidetza, balioespena eta osasuna sustatzeko eta zahartze aktiboa bultzatzeko lan egin behar dugu.Ekonomia-jarduera bultzatu behar dugu, betiere, gure ingurua mantenduz eta zainduz. Garrantzitsua da balioa ematea gure kultura-ondareari (interesguneak seinaleztatuz eta errepide eta sarbideak egokituz) eta ondare linguistikoari”, azaldu du.

Honetaz  gain, udalerriaren ezaugarriak eta honen konfigurazioa kontuan hartuta,EAJtikuste dugu garrantzitsua dela elkarteko tokiak eta proiektuak sustatzea, Garain bizi garen pertsonok elkar eza gutu dezagun eta komunitate integratuago baterantz aurrera egiten lagunduko diguten proiektuak partekatu ditzagun. Udalerriaren erdigunetik urrun dauden biztanleguneetako azpiegiturak-errepideak eta abar-hobetu behar ditugu. Guzti hori partaidetzatik eta ahalik eta adostasun handienetik abiatuta garatu nahi dugu”.
Erramun Osa Ibarlozaren ibilbidea euskararen sustapen eta normalizazioaren alde lan egiten duten mugimendu eta erakundeekin (nagusiki, AEK, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Euskaltzaindia) lotuta egon da beti.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120