%12 igoera suposatzen du

1.278.000 pertsonek hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi ezberdinetan

Donostiako Aste Nagusian, guztira, 1.278.000 pertsonek hartu dute parte festetako ekitaldi ezberdinetan. Honek, %12 igoera suposatzen du aurreko urteko balantzeari begiratzen bazaio.

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 20a, astelehena - 14:09etan eguneratua

Eneko Goia.

Eneko Goia.

Galería Noticia

Eneko Goia.

DONOSTIA. Eneko Goia, Donostiako alkatearen esanetan, festek “babesa izan dute eta ekitaldi ezberdinetan jendeak bere lekua bilatu du”. Era berean, festetako giro ona “Abusu eta eraso sexisten salaketekin lausotu da”.

Donostiako alkateak jaietako balantzea egin du Festetako zinegotzia den Alfonso Gurpeguirekin. Biek, Donostiako Festak-i, udaltzain guztiei, pertsona boluntario guztiei, elkarte eta talde ezberdinei eskertu die Aste Nagusian egindako lana. Hauek guztiek “Donostiako festek giro paregabea izatea lortu dute”.

Beste urte batez su artifizialak festetako ekintza jendetsuenak izan dira (650.000 pertsona guztira), jarraian Sagueseko kontzertuak (74.000), Kursaal inguruan egindako ekintza ezberdinak (250.000), Paseo Berriko eta Koldo Mitxelenako feriak (118.000), suzko zezenak (34.000) eta erraldoi eta buruhandiak (27.500). Gainera, gastronomia lehiaketetan, herri kiroletan eta auzo ezberdinetan egindako jardueretan herritar asko ibili da.

Horrela, alkateak nabarmendu duenez: “festak auzo ezberdinetara zabaltzeko esfortzu horrek jarraipena eduki behar du, ahalik eta gune gehiagotara iristea dugu helburu ”.

Segurtasunta eta eraso sexistak



Segurtasunaren aldetik, alkateak Aste Nagusian Ertzaintzak eta Udaltzainek Suiltzaileen, Gurutze Gorriaren eta DYAren laguntzarekin martxan jarritako operatibo bereziaren inguruko balorazioa egin du eta Goiaren esanetan “modu koordinatu batean funtzionatu du” bere iritziz honek “segurtasun maila altua bermatzen lagundu du”.

Udaltzaingoark eta Ertzaintzak lehenengo delituen balantzea egin dute eta aurreko urtearekin erreparatuz, festetan egindako salaketa kopurua jaitsi egin dela adierazi dute, atxiloketak berriz igo egin dira.

Donostiako alkatea kexu izan da “abusu eta eraso sexista salaketa asko izan dira” eta honek “festak lausotu ditu aste guztian zehar”. Alde honetatik nabarmendu du eremu honetan ez insitutuzioek ezta gizarteak ere “ez dute atzera pausorik emango”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Estado - Mundo

ir a Estado - Mundo »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120