Zirrikituetatik begira

Udako lizentziak

Ana Urkiza - Lunes, 20 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

sEMAFORO gorrian geldituta aurkitu nuen gaztetxoa. Kotxerik ez ezkerretik, kotxerik ez eskuinetik baina, kieto, berdea noiz agertuko zain. Inor egon ez balitz, gorrian pasatuko nukeen zebrabidea, semaforoak ordena jar-tzeko baitaude eta ez herritarraren askatasuna mugatzeko (esaten dizun kontzientziari kasu eginez) baina gaztetxoa, buruko babesgarri eta guzti hain zintzo zegoen bide gorrian, ezen eta ni neu ere geratu egin nintzela, semaforoa kolore berdez janzteko zain. “Ez alboetara begiratu eta zuk egin ondo!” esaten zigutela etxean gogoratu nuen. Eta guk ere, umetan, trafiko seinaleak zuzen-zuzen betetzen genituela. Eta ez trafikokoak bakarrik baizik eta behin etxetik kalera atera ezkero, giza-legeak eskatzen zuen orotan baizik. Zer zen “giza-lege” hura? Ez genuen jakingo zehatz-mehatz esaten. Ez genekien “giza”-tik edo “lege”-tik izango zuen gehiago hartu beharreko portaerak baina etxean ikasitakotik at ez ibiltzea zela ulertzen genuen, etxean irakatsi zigutena errepikatzea kalean ere…

Udan edo, hobe esan, oporretan, hiriaren paisaia aldatu egiten dela iruditzen zaio bati. Gelditu egiten dela esan lezake. Egunkarietako orriak herrietako festetako kontuz betetzen dira. Berez, albiste baino areago, urteroko kontakizun diren gaien eguneratze hutsal. Baina badira, udakotzat jo genitzakeen bestelako albisteak ere, udan baizik ugaltzen ez direnak: lapurretak, istripuak, hilda aurkitutako gorpuak, erasoak, migrariak sardan kale barrenak hartzen… eta semaforo gorrian burua babesteko kaskoarekin ikusi duzun gaztetxoa datorkizu burura. Gauzak noiz hasten ote diren okertzen jakin nahian. Noiz hasten ote den gaztetxo hura semaforoa gorrian pasatzen, kaskorik gabe bizikletan ibiltzen, edo eta bizikleta utzi eta motor gainean debekatutako abiadura hartzen…

Eta alboetara begiratzen duzu. Ez egiteko agindu zizuten arren. Eta udan gauzak ez direla konpontzen ulertzen duzu. Ez dituzula gauzak ezberdin egiten. Baina ez uda delako, ez oporretan zaudelako. Aurreko udak gogoratzen dituzulako baizik. Eta albora begiratzen jarraitu duzunez gero, zu zeu ere, uda batetik bestera, lizentzia gehiago hartuz joan zarelako. “Ondo egin” hartatik, urrunduz, ezinbestean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120