proiektu gehiago babestuko ditu

Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen programak aurrekontu handiagoa izango du

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 20a, astelehena - 13:55etan eguneratua

Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen programak aurrekontu handiagoa izango du

Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen programak aurrekontu handiagoa izango du (irekia.eus)

Galería Noticia

Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen programak aurrekontu handiagoa izango du
  • SPRI Taldeak kudeatzen duen Innobideak 2018 ekimenak aukera ematen die LHko ikastetxeei eta Eskaintza-Eskaerako Bitartekaritza Eragileei enpresen hornitzaile izateko
  • Programa horrek, irailaren 27ra arte zabalik egongo denak, 2,5 milioi euro esleituko dizkie euskal enpresei berrikuntza-proiektuak garatu ditzaten

Eusko Jaurlaritzaren Innobideak programak, euskal enpresen kudeaketa hobetzea eta negozioa dibertsifikatzea helburu duenak, aurrekontu handiagoa izango du aurten, eta horri esker, enpresek proiektu gehiago aurkeztu ahal izango dituzte. Gainera, Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitako eskaintza-eskaerako bitartekaritza eragileek enpresen hornitzaile izan ahalko dute.

SPRI Taldeak –enpresen garapenerako euskal agentziak- kudeatzen duen programa horrek 2,5 milioi euro jarri ditu euskal enpresen eskura, beren lehiakortasuna hobetu dezaten berrikuntzak aplikatuz arlo hauetan: kudeaketa, merkatuak birdefinitzea aukera nitxo berriak bilatuz, produktu berriak definitzea, antolakuntza-eredu berriak, produkzio-prozesu berriak eta negozioaren optimizazioa, formulak bilatuz pertsonen parte-hartzea sustatzeko. 2018ko deialdiko zuzkidura aurreko ekitaldikoa baino %15 handiagoa da eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 27ra arte.

Innobideak programak aurtengo edizioan dakartzan nobedadeetako bat da diruz laguntzeko moduko proiektuen artean sartu dituela antolakuntzan eta prozesuetan berritzea helburu duten proiektuak. Horiez gain, Programak orobat babestuko ditu orain arte babestu izan dituen esparruak: produktua eta merkatua.

Gainera, laguntzak dekretu bakar batean bildu dira, non hiru laguntza-ildo bereizten baitira: Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak. Kudeabide ildoaren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea kudeaketa aurreratuaren bitartez, Lehiabide ildoarena produktuetan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritzea, eta Pertsonak ildoarena langileek parte har dezatela enpresetan.

Bestalde, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) Eskaintza-Eskaerako bitartekaritza eragileek eta Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresen aholkulari bezala parte har dezakete programan. Orain arte enpresek ildo bakoitzeko laguntza-proiektu bat baino ezin izan dute aurkeztu, baina aurten ez dute inolako mugarik.

Innobideak programaren helburu nagusia da ETEei berritzen laguntzea teknologia arloko I+G-z harago. Estrategia horren onuradunak dira industri arloko enpresak, enpresa horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako enpresak, eta informazio eta komunikazio gizartearen arlokoak, baldin EAEn zentro bat badute beren jarduera ekonomikoa garatzeko.

Innobideak programak,  2013. urteaz geroztik martxan dagoenak, eta harrezkero hainbat berrikuntza sartu dituenak bere jarduera-ildoetan (Foru Aldundien lakindetzarekin Kudeabide ildoan), 1.720 proiektu babestu ditu industria arloko 660tik gora  enpresatan, horietatik %72 Euskadiko arlo estrategikoetakoak, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian esaten den bezala.

Enpresa horien fakturazioa 3.000 milioi euro ingurukoa da eta EAEko industria arloko BPGren %17 baino gehiago ordezkatzen dute. Aipatzekoa da 50 langile baino gutxiagoko enpresak direla Innobideak programan gehien parte hartzen dutenak, baina, orobat, parte hartzen dutela gure ekonomian trakzio-indarra egiten duten enpresa garrantzitsuek.

Iaz, SPRIk bi milioi eurotik gorako laguntzak esleitu zizkien onartutako 119 proiektuei;horrezaz gain, aipatzekoa da hiru Foru Aldundiek diru-laguntzak eman zizkietela Kudeabide ildoko proiektuei, programa horretako erakunde arteko lankidetzaren markoan.

Berrikuntza teknologikoaren ezaugarri nagusia da teknologia garatzea edo harekin erlazionatutako nobedadeak erabiltzea, aldiz, berrikuntza ez-teknologikoa antolakuntza eta merkatu arloetako berrikuntzekin lotuta dago. Eragina du enpresako arlo guztietan, eta, zehazki, alderdi hauetan: kudeaketako eredu eta praktikak, hornitzaile, bezero, langile eta bazkideekiko harremanak eta horien parte-hartzea, nola erosten eta saltzen dugun, logistikarekin zerikusia duten kontuak, eta merkatu berrietara sartzeko edo aukera berriak identifikatzeko moduak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120