GIPUZKOA

Leo Harlem, Glaukoma, Kulto Kultibo, Vendetta eta Mikel Urdangarin Hondarribiko jaietan

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 19a, igandea - 17:55etan eguneratua

Actuación de Vendetta en el Iruñea Rock 2018.

Vendetta Iruñean.

Galería Noticia

Actuación de Vendetta en el Iruñea Rock 2018.

BILBO. Hondarribiko jaiak hasteko hiru bat  falta badira ere, ezagutzen dira zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusienak. Izen esanguratsuenak Leo Harlem, Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin, Golden Apple Quartet edota Morgue badira ere, Udaleko Kultura departamentutik eskaintza zabala prestatzeko lanetan ari dira etengabe.

Txomin Sagarzazu Alkateak egindako agerraldian esan duenez, “kalitatezko musika eskaintzea da gure helburuetako bat, beti ere publiko desberdinari aukera eskainiz, gazteentzat eta ez hain gazteentzat, musika gusto desberdinak daudela kontutan izanik, denak pozik edukitzeko asmotan. Musika eta emanaldietarako, Benta edota Arma Plaza erabiltzen ditugu, aurten ere irailaren 6an gazteentzat Kasino Zaharreko lorategietan musika izango dugularik ere, grafitti lehiaketen ostean”.

Kalixa Silanes Kultur zinegotziak adierazi duenez, “irailaren 6an Bentan Glaukomaren kontzertua izango dugu, DJ Txankleta eta DJ Anisakis-ekin batera. Irailaren 8an, gaueko 23:30ean Kupela eta Kulto Kultibo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte”.

Igandea 9an, Arma Plazan Golden Apple Quartet ariko da eta Bentako karpan, ‘The Baboon Show’ eta `Morgue’ taldeak igoko dira oholtzara.

Irailaren 10ean, Arma Plazan ‘Mikel Urdangarin musikaria ariko da eta Bentako Karpan, ‘Vendetta’ taldeak bere ikuskizuna eskainiko du.

“Azken egunerako Bentan, ‘Mariachi Imperial Elegancia Mexicana’ taldea izango dugu, eta jaien amaierarako, Leo Harlem handia ekarri ahal izan dugu, horrekin eta su artifizialekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan” amaitu du Silanesek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120