UMEENTZAT ETA FAMILIENTZAT

Txikiguneak ateak ireki ditu eta doako 24 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu

2018ko Aste Nagusiko Txikiguneak gaur goizean ireki ditu ateak. Datorren domekara arte, Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan dagoen espazio hori “balioen uri txikia” bihurtuko da eta 0 eta 12 urte bitarteko umeek ondo pasatzeko aukera izango dute, gauzak ikasiz eta ilusioa, ahalegina eta elkarbizitza bezalako balioetan hezten.

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 19a, igandea - 11:57etan eguneratua

Ambiente en el TxikiguneVER GALERÍA

Ambiente en el Txikigune (Ainara García)

Galería Noticia

Ambiente en el Txikigune

GaleríaGalería: El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas

  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas
  • El Txikigune abre sus puertas.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Juan Mari Aburto Alkatea umeentzako espazioaren irekieran izan da zinegotziekin, Bilboko Konpartsetako ordezkariekin, pregoilariarekin eta txupinerarekin. Hain zuzen ere, txupinerak txupinak bota du eta Aste Nagusiko umeen programazioaren jarduera nagusietako bat hasi da

Txikigunea zabalik dago 11:00etatik 14:30ak arte goizez eta 16:30etik 20:00ak arte arratsaldez. Ordutegi horretan, Txu trenak doan eramango ditu nahi duten herritarrak Udaletxearen albo batetik Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan dagoen esparrura

Barikuan, abuztuak 24, 18:30ean, Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko, umeek diskofesta baten erritmoarekin dantzan egin eta txokolatea jan ahal izango dute.

BILBO. Udal korporazioak, Juan Mari Aburto Alkatea buru zela, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak, Bilboko Konpartsetako ordezkariek, Zorion Egileor pregoilariak eta Saioa Domínguez txupinerak Bilboko kaleak igaro dituzte Txu trenean Txikigunera heldu arte. Bertan zirela, txupinerak txupina bota du eta familian pasatzeko 8 eguneko dibertimendua hasi du.

Gaur hasi eta domekara arte, hau da, hilaren 26ra, 11.00ak eta 14:30ak bitartean goizez eta 16:30ak eta 20:00ak bitartean arratsaldez, uriko umeek 24 jarduera baino gehiago izango dituzte eskura lau espaziotan. Gainera, makillaje ibiltaria eta antzoki bihurtutako Bilbobus bat egongo dira. Azken hori "Denboraren Autobusa" da eta egunero hiru emanaldi izango dira bertan.

Udalak 10.000 eskumuturreko banatuko ditu umeak galduz gero euren arduradunak identifikatzeko eta horiekin harremanetan jartzeko. Eskumuturreko horiek doan hartu ahal izango dira Txikigunearen informazio-puntuan (Izarren Behatokia).

Txikigunera joateko modurik onenetako bat Txu trena da, doako zerbitzua da eta Udaletxeko eraikin nagusiko albo batetik Casilda Iturrizar parkeko geralekuraino doa (Kale Nagusia 60). Trenek Txikigunearen ordutegi bera daukate eta 25 minuturo aterako dira.

TXOKOLATEA ETA DISKOFESTA ABUZTUAREN 24AN


Aurten, Aste Nagusiak 40 urte betetzen ditu eta Udalak herritar guztiekin ospatu nahi du. Umeekin ere bai, noski, eta horretarako urteurreneko jai berezia antolatu du Txikigunean. Umeek txokolatea jan eta diskofesta baten musikaren erritmoan dantzan egin ahal izango dute.
Urtebetetze festa hori abuztuaren 24an egingo da, arratsaldeko 18:00etan.

ORDUTEGIAK: TXIKIGUNEA eta TXU TXU TRENA

  • Goizez: 11:00etatik 14:30etara.
  • Arratsaldez: 16:30etik 20:00etara.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120