19:00etan Plaza Biribiletik irtengo da

Balearen Desfilearen" 18. edizioa izango da bihar

Aurten pertsonaia berri bat egongo da: Txirla

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 18a, larunbata - 16:48etan eguneratua

Desfile de la ballena.

Desfile de la ballena. (Foto: José Mari Martínez)

Galería Noticia

Desfile de la ballena.

Bihar, abuztuak 19 (domeka), Balearen Desfilea ospatuko da. Batez ere familientzat den kalejira hau Plaza Biribiletik abiatuko da, Kale Nagusian zehar, 19:00etan. BBK Fundazioa ekitaldi honetako babeslea da eta Deia ete El Correo laguntzaileak. Bilboko Udalak ere laguntza ematen du desfilea egiteko.

BILBO. Ekitaldi honetan ohikoak diren pertsonaiak apurka-apurka sartu dira desfilean. Horrela bada, 2001ean Balea izan zen kalejirari hasiera eman ziona. Horren ostean, itsas faunarekin zerikusia duten beste pertsonaia guztiak sartu dira. Horrela, euskal herriak itsasoan duen tradizioa gogorarazi nahi izan da. 2004an Olagarroa agertu zen lehenengo aldiz, 2007an Bisigua eta 2009an Txangurroa.

Aurten pertsonaia berri bat egongo da taldean: Txirla. Molusku honekin batera itsas lagun guztiak uriko kaleetan zehar joango dira eta helduekin eta txikiekin elkarreragingo dute musikaren erritmoaz, zenbait animazio-ikuskizun eta artistak lagunduta. Desfile koloretsua, harrigarria eta ilusioz betea da.

Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, puzgarriek bizia hartuko dute uriko leku ezberdinetan eta pixkanaka-pixkanaka Plaza Biribilean bilduko dira desfilea hortik abiatuko da-eta. Protagonista batzuk Arriaga plazatik abiatuko dira eta beste batzuk udaletxearen aurreko zabalditik. Baten bat Hurtado de Amezagatik abiatuko da kalejiraren hasiera-puntura.

Aurten mugikortasun urriko umeentzako esparru berezi bat egokituko da Moyua plazan.

19:00etan HASIKO DA DESFILEA

Plaza Biribiletik abiatuko dira animazio-konpainiak eta taldeak 19:00etan, Kale Nagusian zehar;eta kalea soinuz, kolorez eta alaitasunez beteko dute.

Desfilearen aurrealdean Trokobloco batukada eta amaieran udalaren garbiketa-taldekoak joango dira.

BALEAREN DESFILEKO PROTAGONISTAK

Trokobloco
Trokobloco perkusio-taldeak Sanba-Reggae musikako errepertorio zabala aurkeztuko du;hain zuzen, taldeko perkusio-jotzaileengan eragina izan duten joerekin bat eginda. Danborren soinu gogoraerraza, inor hotz uzten ez duena dakarte. Konpainiak Bilbon ohiko eszenaratzea eta koreografia eskainiko ditu. Kolore eta soinu-eztandak ikusleen zentzumenak elikatuko ditu.

Kamioiak
Kamioi bik nabigatuko dute Kale Nagusian eta ikusleen artean banatuko den materiala garraiatuko dute, hain zuzen, 30.000 puxika, konfetiak, serpentinak eta hainbat sorpresa.

Talaia
Bere begiralekutik talaiariak kanpaiak joko ditu balea ikustean, abisua emanez. Euskal Herriko itsasertzeko tokirik egokienetan jarrita, talaiariek txalupei laguntzen zien balea harrapatzen. Bilbora musikaz eta kanta ezagunez osatutako errepertorio zabalaz etorriko da.

Kittu musika elkartea
Iazko azaroan sortu zuten talde zornotzar hau. Lau kidek osatzen dute eta tradiziozko musika joko dute Euskal Herriko ohiko musika-tresnez baina folkloreari ukitu berezia emanez. Euren formatuan musika eta ikusleak dira protagonista nagusiak. Balearen Desfilean estreinako aldiz, jaietako listoi altuari eutsiko diote, ziur.

Arpoilariak
Arpoilari-taldeak elkarreragingo du Balearen Desfilera joandako umeekin. Itsasoko arrain zaharrak dira eta umeei laguntza eskatuko diete balea begiztatzeko, eta pelikulako txarrak izango dira. Bilboko Kale Nagusian konfitea botako diete ikusleei.

Balea
Balea da lehena eszenaratzen desfileko ikur nagusien artean. 12 metroko luzera eta 5 metroko diametroa duen puzgarri handia, ikusleei ura jaurtitzen diena. Urtean behin bakarrik ikus dezakegu Bilbon, Aste Nagusian, hain zuzen. Balea hainbat lagun, musika-jotzaile eta antzezlerekin doa. Izan ere, desfilean konpainia askok parte hartzen dute.

Always marching band
Musika eta antzerki-konpainia. Emanaldietako transgresio estilistikoagatik, umoreagatik eta energiagatik ezagunak dira mundu osoan. Konpainiaren musika, antzerki eta zirku-ikuskizunak martxa emango dio Aste Nagusiko desfile honi. Musikaren eta umorearen kalitate handia du ezaugarri taldeak.

Puzgarri erraldoiak
Plasticiens Volants taldearen figura erraldoiek parte hartuko dute desfilean. Jolastu, dantzan egin, lasterka egin eta galdu egingo dira ikusleen artean, gero berriro agertzeko. Plasticiens Volants konpainiak ekitaldi handitan parte hartu du;hala nola, Rioko eta Bartzelonako Joko Olinpikoetan, Belo Horizonteko Jaialdian eta Frantziako Tourreko mendeurrenean.

Olagarroa
6 metroko altura eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia. Erroetatik konfiteak botatzen ditu. Balea du bidai laguna eta haren atzetik doa.

Sama Siku Fanfarrea
Olagarro eta txangurroaren artean joango da, ikusleak dantzatzera gonbidatuz. Santutxuko auzotar batzuek sortu zuten lehen Aste Nagusian, Parte-hartzean oinarritutako jaien izaera herrikoia indartzen du fanfarre honek.

Txangurroa
Puzgarri hau 10 metro luze eta 8 metro zabal da. Haginak erabiltzeko zamaketari bik pertxak erabiltzen dituzte. Beste 8 hankak berez mugitzen dira, animaliak modu naturalean duen mugimenduaren irudira. Zenbat-gura ur lainoztatu botatzeko gai da.

Bisigua
Balearen eta Olagarroaren seme nagusia. 5 metro luze eta 2 metro altu da puzgarri honi ahotik kea dario eta zakatzetatik arroza.

Molto Vivace
Gasteizetik dator Marching Band hau euskal melodia eta kantekin;eta horiek, metalezko haize-instrumentuentzat beren-beregi moldatuta, interpretatzen dituzte.

Txirla
Balearen Desfileko pertsonaia berria da. Puzgarriaren diametroa 6 metrokoa da eta 6,5 metro altu da. Badu mugimendu sekuentziala zabaltzeko eta ixteko. Maskorraren barruan duen mihiaz elkarreragiten du ikusleekin.

K de Calle taldearen euli-habia
Euli zirikatzaile batzuk ibiliko dira hegan Bilboko Kale Nagusian desfilea alaituz. Txikienek ondo pasatuko dute eulien bihurrikeriekin. K de Calle taldeak ikuskizun bisuala sortu du. Pertsonaiak euliak eta haien habia dira eta ikusleekin jolasten dira musikaren erritmoaz.

Garbiketa-taldea
Bihar, Kabalgataren ostean, Bilboko Udalaren garbiketa-taldea joango da, hondakinak kentzeko eta Kale Nagusia eta inguruak berehala garbi uzteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120