1.979 gizon eta 681 emakume

2.660 pertsonak eman dute izena Udaltzaingoaren bigarren hautaketa-prozesu bateraturako

226 plazak daude 26 euskal udalerri inguru

2018(e)ko abuztuaren 17a, ostirala - 10:45etan eguneratua

Kontseilua Bilkura

Kontseilua Bilkura

Galería Noticia

Kontseilua Bilkura

2.660 pertsonak (1.979 gizonezkok eta 681 emakumezkok) eman dute izena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitu duen bigarren hautaketa-prozesuan, Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izateko. Onartuen zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko da, eta egun horretan emango dira argitara azterketa-egunak ere. Proba teorikoak irailaren amaieran hastea aurreikusten da, eta prestakuntza-ikastaroa urtarrilean egingo da.

Bilbo.  Euskadin Udaltzaingoaren LEP bateratua egiten den bigarren aldia da, ete ekimena Segurtasun Sailak jarri zuen abian Eudel ? Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak uztailaren hasieran onartu zituen hitzarmen berria eta hitzarmena borondatez eta aurretik izenpetzea erabaki zuten 26 udalerritako udaltzaingoetan hutsik dauden plazak betetzeko oinarri zehatzak.

Oraingo deialdian Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plaza eskaintzen dira 26 udalerritako premiei erantzuteko. Lehenbiziko aldiz egin dute bat deialdiarekin hiru hiriburuetako udalek, eta Bilbok 110 plaza, Gasteizek 28 eta Donostiak 8 eskaintzen dituzte. Honakoak dira udaltzain-plazak eskaintzen dituzten gainerako udalak: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Amorebieta (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120