Zirrikituetatik begira

Hitzen pisua

Karmele Jaio - Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

EZdira hainbeste urte pasatu ordutik. Hango eta hemengo korrespontsalen kronikak telefonoz heltzen ziren erredakzioetara. Horrela, egunkarietako langile batzuek nahikoa lan zuten, burua okertuta, lepo eta belarriaren artean telefonoari eutsi ezinik ia, korresponsalek urrunetik diktatzen zizkieten kronikak idazten. “Punto eta aparte”, esaten zuen telefonoaren bestaldetik korresponsalak, eta erredakzioan zegoen lankideak “gehienez bete bi esaldi kabitzen zaizkizu” abisatzen zion hurrengo egunean argitaratuko zen albisteari forma ematen zion bitartean.

Gaur hitzek hara eta hona bidaiatzen dute segundu gutxitan. Dena doa azkarrago. Erredakziora abiadura berean heltzen dira Jerusalemgo korresponsalaren kronikak eta Amurrioko korrespontsalarenak. Hitzek pisua galdu dutela ematen du, balioa galdu izan balute bezala, besteak beste, telefono mugikor bat eskuetan izatea nahikoa delako gaur edonork sareetan edozer argitaratzeko.

Hitzek balioa galdu dutela pentsatu dezake batek, baina hitzek oraindik pisua dute. Komunikabideek argitaratzen dutenak garrantzi handia du oraindik. Zergatik du bestela Trumpek halako jarrera erasokorra Estatu batuetako komunikabideen kontra, adibidez? Zergatik erasotzen du prentsa askatasuna? Kazetariak herriaren etsai direla esan du eta notizia faltsuak argitara-tzen dituztela.

Nazio Batuetako adituek prentsa askatasunaren erasotzat jo dituzte Trumpen hitzak. Estatu batuetako berrehun egunkari eta argitalpen batu egin dira presidentearen erasoak salatzeko. The New York Times-ek A free press needs you izenburuko editoriala argitaratu du salaketa moduan.

Hitzek pisua dute oraindik. Ez da oso urrutira joan behar nahi izan dutenean egunkariak nola itxi dituzten ikusteko. Gure herrian baditugu zenbait adibide. Bai, hitzek pisua dute oraindik. Errealitatearen kontakizunak garran-tzi handia du. Korrespontsalak telefonotik “punto eta aparte” diktatzen zuen garai hartan bezala bai behintzat. Edo gehiago.

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120