Zirrikituetatik begira

Anaitasuna

Josu Torre - Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

MALLABIAKO Hambre tabernan sortua eta hazia. Hezia, neurri handi baten, Derioko seminarioan, non latinez gain gaztelera eta euskara lantzeko beta eman zioten. Teologiaz gain, gizartearekiko adeitasun berezia jaso zuten urte haietan, EHko apaizkumeak frankismoaren eraginean bizi zen gizarte horri erantzuteko bidean, hain zuzen, borrokarako irrika sortuz. Testuinguru honetan, Anjel Zelaieta Gisasola Txikitok -kideekin adostuta- euskara eta hedabideen ildoa hartu zuen eta hondoa jota zegoen Anaitasuna aldizkariaren kargu egin. Adorez, lehenik Galdakaoko Bengoetxen kudeatu eta gero Bilboko izen bitxia duen Jardin Txikerra kalean.

Kemena ez ezik ganeitikoak ere erabili zituen Txikitok ekimen hori aurrera eramateko. Lehenik, bizi irauteko bideak jarri, arpidedunak gehituz, eta honetarako, edukirik aberatsenekin hornitu. Dyane-6 urdinean eskutada bat aldizkari sartu eta zintzo demonio jooaten ginan bertso saioetara edo euskal kantarien kontzertuetara, alerik ale oparitu eta barnean zegoen buletina betezeko eskatuz. Gogoan dut Pete Seagerren kontzertu batetara nola joan ginen Donostiara eta haren ondorioz harpidedun pila bat egin genuen. Emaitza ezin hobea, 1969.etik 1973.era 1.800etik 6.200 harpidedunera.

Edukiaren aldetik, garai haietan eman zitekeen mailarik gorena markatzen zuten G. Aresti, R. Saizarbitoria, X. Gereño, A. Urretabizkaia, Ibon Sarasola, L. H. Altuna, E. Osa, A. Santamaria, J. L. Lizundia eta abar luze baten lanak editatuz. Aberatsak eta zehatzak, Imanol Berriatua frantziskotarren begi zorrotzak hitzez hitz, lerroz lerro, bahetzen zituztelako lan guztiak, onartu berri edota onar-tzen jardun zuten euskera batuaren arauak betearazteko. Hura, Anaitasuna, izan zelako Euskaltzaindiaren legeetara makurtu zen lehen argitalpena.

Hauek eta eta hemen kabitzen ez diren beste arrazoi batzuk hartu ditu kontuan Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak (RAKS) 30. urtea betetzen duen honetan, sarituko dituen “10 mugarri”en tartean, neronek hiru urtez Erredakizo lanak, Anjel Zelaietaren zuzendaritza pean, egin nituen Anaitasuna aldizkariak.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120