Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan

Uztailera arte, diru-bilketa % 3 igo da Bizkaian, 4.969 milioi euroraino

Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, zerga-sarreren aurrekontuaren betetze-maila % 70koa da. Kudeaketa propioko diru-bilketa % 6,5 hazi da 2017koaren aldean

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 16a, osteguna - 12:05etan eguneratua

Varios billetes y monedas de euro.

Varios billetes y monedas de euro. (Archivo)

Galería Noticia

Varios billetes y monedas de euro.

Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, Bizkaiko Foru Ogasunak 4.969,2 milioi euro bildu ditu. Horrela, Tributu Itunduen ondoriozko diru-bilketa metatua 2017ko aldi berean jasotakoa baino 144,3 milioi handiagoa da, eta horrek esan nahi du % 3 hazi dela.

BILBO. Bildutako kopuru horretatik, 2.609,8 milioi euro zuzeneko zergei dagozkie, zerga horien emaitzek % 6,2 egin baitute gora iazkoen aldean. Zuzeneko zergen artean, batetik, PFEZa, oro har, % 5,1 igo da, eta nabarmentzekoa da lan-atxikipenen % 3,6ko hazkundea;bestetik, Sozietateen gaineko Zerga, oro har, 714,6 milioiraino heldu da    ( 2017. urtean 634,4 milioi bildu ziren). Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergak, bere aldetik, % 3 egin du gora eta 40,5 milioi euro lortu, eta Ondarearen gaineko Zergak % 6,6 egin du gora eta 81,9 milioi lortu.

Zeharkako zergek 2.004,3 milioi euro ekarri dute, % 7,2 igo baitira 2017arekin konparatuta (+134,1 milioi). Zenbateko horretan kontabilizatuta dago BEZa eta Zerga Bereziak direla-eta Araba-Gipuzkoetako foru aldundiekin egindako bigarren barne-doikuntza. Doikuntza horietan oinarrituta, Bizkaiak 601,5 milioi euro ordaindu ditu (164,2 Arabari eta 437,3 Gipuzkoari). Barne-doikuntzen zenbatekoa, zein % 14,1 hazi den, honela banatzen da: 341,6 milioi euro BEZagatik eta 259,9 Zerga Bereziengatik.

Kudeaketa propioko BEZagatik bildutako zenbatekoak % 11 egin du gora, 1.713 milioi eurokoa izan baita, eta Zerga Berezien artean, hidrokarburoena % 2,3 hazi da, tabako-laboreen gainekoa % 1 eta elektrizitatearena % 4,9.

Tasak eta Bestelako Sarrerei dagokienez, 37,3 milioi euro bildu dira, 2017. urteko aldi berean baino 2,9 milioi gutxiago. Horrenbestez, Kudeaketa Propioko Tributu Itunduen Zenbateko Osoa 4.651,5 milioi eurokoa da, eta % 6,5 igo da 2017ko aldi berean jasotakoaren aldean (+283,2 milioi euro).

Estatuarekiko doikuntzei dagokienez, BEZagatik Bizkaiak 424,7 milioi euro jaso ditu, 2017an baino 122 milioi gutxiago, baina kontuan izan behar da iaz 121 milioi euro integratu zirela doikuntza honetan, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioen ondorioz. Bestalde, Zerga Berezien doikuntzan Bizkaiak 107 milioi euro ordaindu dizkio Estatuari, eta horrek esan nahi du ordainketa hori % 18,6 igo dela.

Urte honetako lehenengo zazpi hilabeteetan bildutako 4.969,2 milioiak 2018 ekitaldirako zerga-sarreren aurrekontuaren % 66,9 dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120