bisitariak hazten dira urtetik urtera

Urtero 6.000 pertsona inguru bisitatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia

Luis Aladrén arkitektoak diseinatu zuen eta 1900. urtean inauguratu zen jauregia

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 16a, osteguna - 10:35etan eguneratua

Urtero 6.000 pertsona inguru dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia bisitatzen dutenak.

Urtero 6.000 pertsona inguru dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia bisitatzen dutenak. (BFA)

Galería Noticia

Urtero 6.000 pertsona inguru dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia bisitatzen dutenak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia Lurraldeko eraikinik adierazgarrienetakoa da eta urtero 6.000 pertsona ingururen bisita jasotzen du. Zehatzago esanda, 2017an bisita gidatuan eraikin dotore hau ezagutzera etorri ziren pertsonak, hala taldean nola era indibidualean, 5.971 izan ziren eta kopuru hori hazi egiten da urtetik urtera.

BILBO. Iaz zenbatetsi ziren bisita horietatik % 84 taldeak izan ziren eta gainerako % 16 bisita partikularrak. Taldeen artean % 71 ikastetxeetakoak izan ziren (ikastolak, eskolak, institutuak, euskaltegiak eta helduentzako ikaskuntza zentroak) eta gainerako % 29, batez ere, elkarte kulturalak eta adineko pertsonen elkarteak. 3.258 bisitari pertsona helduak izan ziren eta 2.713 umeak eta nerabeak.

Foru Jauregiaren "altxorrak".

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia XIX. mendearen amaieran proiektatu zen eta eklektizismoaren adibiderik gorenetakoa da Euskadiko eta baita Estatu osoko arte garaikidearen barruan.

Zehatz esanda, eraikuntza-obrak 1890ean hasi ziren eta arkitektoa Luis Aladrén Mendivil izan zen. Proiektuak Bizkaiko burgesiak zituen usteak eta itxaropenak bete zituen, egoitza berri honek Lurraldearen ekonomiaren gorakada eta indarra islatu behar zituelako. Eraikina erabat da galanta eta nabarmena eta bi ezaugarri horiek oso ondo bete zituzten orduko burgesen nahiak. Horregatik eklektizismoa nagusitzen da eraikinaren hala kanpoan nola barruan.

Jauregiaren barruan eskailera itzela eta apainketa aberatsa azpimarratu behar dira, Bizkaian arte aplikatuek zuten distiraren adibide argia direnak. Ildo horretatik denetarik du, marmolak, egurrak, iztukuak, ispiluak, eskaiolak, loreontziak, zeramikak, beirateak eta XIX. mendearen amaierako pintorerik garrantzitsuenen koadroak. Adibide moduan José Echenagusia, Anselmo Guinea eta Alvaro Alcalá Galiano pintoreek sabaian egin zituzten pinturak, Daniel Zuloagaren hiru panel zeramikoak eta Anselmo Guinearen bozetoarekin Antonio Rigaltek egin zuen eskailera nagusiko beiratea aipa daitezke. Apaingarrien arloko dotoretasun handia bat zetorren garaiko burgesiak bere nagusitasun ekonomikoa adierazteko zuen beharrizanarekin.

Ibilbidean areto batzuk ikus daitezke, besteak beste harrera-aretoa, tronuaren aretoa edo Versalles, Osoko Bilkurak egiteko aretoa edo Ahaldun Nagusiaren areto gorria. Gela honek 15 metro karratu inguru baino ez ditu baina barruan balio handiko gauzak gordetzen dira, besteak beste orduan Frantziako enperatriza zen Eugenia de Montijo, Napoleon III.aren emazteak, bere semearen jaiotza ospatzeko Foru Diputazioari 1857an oparitu zizkion Sévres-eko portzelanazko hiru loreontziak.

Nola eskatu bisita egiteko hitzordua

Foru Jauregiaren bisitak doan dira baina nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea. Iraupena gutxi gorabehera 45 minutukoa da eta taldean edo era indibidualean egin daiteke. Derrigorrezkoa da gutxienez taldeak 4 pertsona edukitzea eta gehienez 30 pertsona onartzen dira taldeko. Bisitak astelehenetik ostiralera antolatzen dira (jaiegunetan izan ezik) eta ordutegiak hauek dira: 10:30, 11:30, 12:30, 17:00 eta 17:45 (uztailean eta abuztuan bisitak goizean baino ez dira egiten). Bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egin daitezke eta aukera dago gormutuentzako zeinu-hizkuntza erabiltzeko.

Bisita egin ahal izateko izena eman behar da 94 608 35 37 telefono zenbakira deituta, edo erreserba e-mailez egin daiteke bisitak@bizkaia.eus helbidera posta elektronikoko mezu bat igorrita.

Bisita egingo duen taldeak 10 kide baino gehiago baditu derrigorrezkoa da aipatu den e-mail horretara pertsona horien izen-deiturak eta NAN zenbakiak izango dituen zerrenda igortzea. Pertsona interesdunek ez badaukate e-mailik aukera dute zerrenda bisita egiten den unean gidariari emateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120