Europako txapelketan

Iñigo Llopis, Europako txapeldun Dublinen

Gipuzkoarra buru jarri da hasieratik S8 kategoriako lasterketan, eta partzial bakoitzean lehiakideekiko aldea handitu du

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 15a, asteazkena - 17:49etan eguneratua

Iñigo Llopis.

Iñigo Llopis.

Galería Noticia

Iñigo Llopis.

BILBO. Iñigo Llopisek urrezko domina jantzi du Irlandako hiriburuan jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txpelketan, estilo libreko 400 metrokoan. Gipuzkoarra buru jarri da hasieratik S8 kategoriako lasterketan, eta partzial bakoitzean lehiakideekiko aldea handitu du. Azkenean, 4:40.78ko denborarekin erraz nagusitu zaio bigarren sailkatuari, 19.19ra heldu den Cioele Ciampricotti italiarrari. Joshua Grob suitzarrak eraman du brontzea.

Iñigo Llopisek Europako txapelketa honetan irabazitako bigarren domina izan da gaurkoa, atzo brontzezkoa irabazi baitzuen estilo libreko 4×100 metrokoan, Jose Antonio Mari, Ariel Schrenck eta Sergio Martosekin batera. Laukoteak 4:00.75ean geratu zuen kronoa errelebuko proban.

Fundación Basque Team Fundazioa

2007. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazioak bere hamargarren urteurrena ospatu du 2017an. Bere hastapenetan bezala, BASQUE TEAMek profesionalak ez diren kirolarien parte-hartzea nazioartean bultzatzeko eta maila bikaineko emaitzak lortzeko helburua du gaur egun ere, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. Laguntza ekonomikoez gain mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazioarekin lotutako zerbitzuak, hezkuntza eta lan arlora egokitzeko laguntza...). 2007tik fundazioak 140 kirolari baino gehiago bekatu ditu, 41 kirol diziplinatan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120