19 urteko muruetarra

Julen Karrion Lamikiz gaztea izango da Muruetako alkatetzarako EAJko hautagaia

Hautagai berria “ilusioz, apaltasunez eta konpromisoz” lan egitearen alde agertu da

deia.eus - Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:28h

19 urteko muruetar honek “ilusioz, apaltasunez eta konpromisoz” hartzen du erronka hau, “Muruetako bizilagunen bizimodua hobetzea da asmoa, talde gogotsu bat osatuz eta ideia berriekin”

Murueta, 2018ko abuztuak 14. Forua eta Muruetako Uri Buru Batzarrak aho batez aukeratu du Julen Karrion Lamikiz Muruetako alkatetzarako hautagaia izateko 2019ko maiatzean gauzatuko diren udal hauteskundeetan. Gaztea izan arren, 19 urte bete ditu aurten, bere herriko errealitateari ondo lotuta dago, konpromiso politiko sendoarekin. 2016. urtetik Foru eta Muruetako Uri Buru Batzarreko idazkaria da.

Hautagai berria “ilusioz, apaltasunez eta konpromisoz” lan egitearen alde agertu da: “Erronka berri hau erantzunkizunez eta poz handiz hartzen dut, beti ere, apaltasunetik, muruetarron bizimodua hobetzea helburu izanik. Azken honengatik, ezinbestekoa dugu Muruetaren alde gogotsu lan egingo duen lantaldea osatzea eta guztion ideia berriekin herritarron ilusioa piztea. "Nire gaztetasuna herriko gazteak udaletxera hurbiltzeko baliogarria izatea espero dut, gazteok herriko etorkizunean kolaboratu, parte hartu eta honen alde egiteko”.

Zuzenbide ikaslea da Deustuko Unibertsitatean, espezialitate ekonomikoan. Bertsozale amorratua da (2017 BBK Bertsolari Gazteen Sariketan irabazle), idaztea eta irakurtzea gustatzen zaio, futbolzalea da ere (entrenatzailea eta epailea) eta itsasontzian (batelean) ibiltzea gustokoa du, bai itsasotik eta bai errekatik. Gurutze Gorrian bolondres dabil.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120