20.000 euroko inbertsioa

Durangok Ezkurdi plazako kioskoa sendotuko du

Lanok, oinarriaren sendotzean, panel elektrikoaren berritzean eta komunak biltegi bihurtzean oinarrituko dira

deia - Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:44h

Udalak 20.000 euro bideratuko ditu urrian hasiko diren ekipamenduen birmoldaketa lanak egiteko. Lanok, oinarriaren sendotzean, panel elektrikoaren berritzean eta komunak biltegi bihurtzean oinarrituko dira.

Durangoko Udalak uztailaren 19an ospatutako osoko bilkuran 600.000 euro inguru
onartu zituen hurrengo hilabebetan dozena bat proiektu burutzeko. Ezkurdi Plazako
kioskoaren erreforma horietako bat da.

Udal durangarrak 20.000 euro inguru inbertituko ditu ekipamenduak berritzeko lanak
abiarazteko. Urritik aurrera egingo diren lanen artean, nabarmentzekoak dira, besteak
beste, oinarriaren  indarberritzea,  panel  elektrikoaren  berrikuntza  eta  biltegi  txiki
batzuen eratzea, egungo komunak ordezkatuko dituztenak.

“Erreforma honek udalerriaren erdialdean gizarte, kultur eta kirol ekitaldi desberdinak
ospatzen jarraitzeko aukera eskainiko digu. Orain dela ehun urte bano gehiago
Ezkurdiko kioskoa erreferentzia eta durangarrentzako topagune izan da, guztiontzako gune oso berezia eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu” baieztatu du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak.

Durangoko bihotzean kokatua, musika kioskoa 1902an eraiki zen. Bere historia
herriko erdigunean kokatutako espazioaren transformazioari lotuta dago. Bere inguruan gizarte
jarduera garrantzitsu bat sortzen zuen eta sortzen jarraitzen duen arkitektura txikia da.
Instalazioa, bere historian zehar, musikaren zerbitzura egon da, hamarkadetan zehar Ezkurdin antolatutako dantzen topaleku eta beste batzuen artean, Durangoko Tabira 
Musika Bandaren eszenatokia izanik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120