Hondakindegian

Zallako Udala lanean ari da Las Lagunasen piztutako sutearen jatorria argitzeko

“Formalki eskatu dizkiogu txostenak enpresari etaeskumena duten administrazioei, gertatutakoa ondorioztatzeko", adierazi du alkateak

deia - Lunes, 13 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:11h

Bomberos trabajan en la extinción del fuego en el vertedero de Zalla

Zallako sutea (@BomberosBizkaia)

Galería Noticia

Bomberos trabajan en la extinción del fuego en el vertedero de Zalla

Abuztuaren 9an Cespak kudeatutako Zallako Las Lagunas hondakindegian piztutako suaitzali ondoren, Udala lanean ari da gertatutakoa dokumentatzeko eta kausak argitzekobeharrezko txostenak biltzeko.

“Formalki eskatu dizkiogu txostenak enpresari eta eskumena duten administrazio guztiei, gertatutakoa dokumentatzeko, kausak zeintzuk izan diren ondorioztatzeko, eragindako ingurumen-kalteak kuantifikatzeko, sutearen aurretik, bitartean eta ondoren protokoloak bete diren ziurtatzeko eta, hala izan ez balitz, dagozkion neurriak hartzeko edo eskatzeko”, adierazi du Zallako alkate Javi Portillok.

Udalak, alde batetik, suhiltzaileen zerbitzuari gertakariaren dokumentazio grafikoa eskatu dio, eta, bestetik, hura eragin ahal izan duten kausen gaineko txosten bat, itzaltzeko jarraitu den prozedura eta sute horren eraginak txikitzeko hartu beharko liratekeen neurriak, eta, era berean, zein neurri aplika daitezkeen etorkizunean halako gertakaririk ez gertatzeko. URA Uraren Euskal Agentziari txosten bat eskatu zaio La Cubako errekak, lixibiatuen kanalak eta Gueñesko hondakin-uren araztegiak (HUA) jasan ditzakeen eraginak neurtzeko.

Bestalde, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari eskatu dio suteen ondoriozko ingurumen-eraginen gaineko txosten bat, baita Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) betetzearen analisia eta sutearen aurretik, bitartean eta ondoren ezarritako protokoloak bete izanarena ere. Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Mendien Zerbitzuari beste txosten bat eskatu zaio, suaren ondorioz mendi publikoari eragindako kalteak baloratzeko, baita zein neurri eskatu behar zaizkion ere enpresa emakidadunari halako egoerak saihesteko.

Zallako Udala harremanetan jarri da Cesparekin ere, hondakindegia kudeatzen duen enpresa denez gero, hark gertakariaren gaineko txosten bat bidal dezan. Han, eskatzen da sutearen kausak adierazteko, gertakariak iraun bitartean enpresak nola jardun zuen zehazteko eta ondoren hartutako neurriak azaltzeko. Era berean, dokumentu horrekin argitu nahi da ea kalterik eragin zaion gelaxken iragazgaizteari edo hondakindegiko beste edozein elementuri, eta nola eragin dien edo eragingo dien lixibatuei, euria eginez gero. Bestalde, hondakindegian azken astean sartu diren kamioien erregistroa eskatu zaie, haien jatorria edo kargaren etorkia adieraziz. Azkenik, Euskalmeti eskaera formal bat egin zaio abuztuaren 9an (osteguna) udalerrian erregistratutako izpien gainean, baita haien kokapena eta geoerreferentziazioa ere, informazio hori baldin badaukate.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120