II EDIZIOA

Bertako produktua sustatzeko udako erakuslehio nagusia bilakatu da Eusko Label Liga

HAZI fundazio publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan urtean zehar zuzentzen dituen ia 350 ekitaldien sustapen-ekintza osagarria da

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 12a, igandea - 12:42etan eguneratua

Bertako produktua sustatzeko udako erakuslehio nagusia bilakatu da Eusko Label Liga.

Bertako produktua sustatzeko udako erakuslehio nagusia bilakatu da Eusko Label Liga. (Irekia)

Galería Noticia

Bertako produktua sustatzeko udako erakuslehio nagusia bilakatu da Eusko Label Liga.

2017 ezkero, Eusko Label elikagaien markak izena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko udako kirol-ekitaldi nagusiari. Bigarren edizio honetan, estropadaz estropada bidaiatzen duten produktuak zaleen aliatu nagusietakoa bilakatu dira. Hain zuzen, zaleek, kirol-ikuskizunaz gozatzeaz gainera, asteburu oro bisitatzen dute Euskal Parrillak gaitutako eremua. Bertan, sasoiko janari-edari gozoak dastatzeko aukera dago.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, HAZI fundazioaren bitartez, eskumena du produktu horiek sustatzeko zereginetan;eta, Eusko Label Ligaren erdibidea gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako, Euskal Parrillako eta Asociación de Clubes de Traineras elkarteko ordezkariek balantzea egin dute gaur goizean, Hondarribian, herri-sustrai sendoa duen kirol-gertakari honetan produktuaren sustapena berekin ekartzen ari denaren eta ekarriko duela espero denaren inguruan.

Hedabideekiko topaketan parte hartu dute Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak;Jose Ignacio Atorrasagasti Euskal Parrillako arduradunak;eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak. Eusko Label marka publikoa eta ofiziala da. Euskadin ekoiztu eta eraldatu diren elikagaiak nabarmentzeko eta bereizteko balio du, elikagai horien kailtatea eta berezitasuna bataz bestekoaren mahaia gainditzen dutelako.

Egun, 15 Eusko Label produktu badaude ere, uda-garaian, Eusko Label Ligako Fan Zone eremuan sustatzen diren produktuak sasoiko nabarienak dira: hegaluzea, behikiz eta lumagorri oilaskoaren haragiz prestatutako hanburgesak, Gernikako piperrak, oliba-olio birjina estra, euskal sagardoa, 3 deituretako —Getaria, Araba eta Bizkaia— txakolina eta Arabako Errioxako ardo beltza. Eusko Label marka sustatzeko parrillak eta aipatutako produktuak, joan den ekainaren amaiera aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian eta Galizian egindako estropaden inguruetako plaza eta tokietan izan dira. Orain arte, herri hauetan egon dira: Bilbo, Portugalete, Sestao, Zierbena, A Coruña, Donostia, Castro Urdiales, Pasaia, Orio, Getxo, Santurtzi eta Ondarroa. Gaur, hitzordua Hondarribian izan da, eta ligaren bigarren zatia eta Eusko Label produktuen sorta, oraindik ere, herri hauetan izango dira: Zarautz, Moaña, Boiro, Bermeo eta Portugalete.

Euskal Autonomia Erkidegoko bertako Jatorri Deitura duten ia 10.000 anoa eta 1.000 ardo botila inguru

Fan Zone eremu honetan, zaleek jarrera guztiz harkorra dute tokiko produktuarekiko, eta antzeman egiten da gizarteak duen gero eta konpromiso handiagoa HAZI fundazioak bermatutako marketako produktuak kontsumitzeari dagokionez. Eusko Label Ligako Fun Zone eremuak Euskal Parrillaren instalazioa du oinarri. Milaka lagun bildu ditu, eta produktuen ia 10.000 razioa, eta 1.000 botila txakolin, euskal sagardo eta Arabako Errioxako ardo inguru kontsumitu da bertan. Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, arraunketa-liga ekitaldi bikaina da gizartearen zati handi batekin aurrez aurre egoteko, eta erakusleiho bat Eusko Label produktua sustatzeko, bai hedabideetan eta sare sozialetan duen proiekzioaren bidez, bai udan jende gehiago biltzen duten itsasertzeko herrietako plaza eta kaleetako zuzeneko presentziagatik. Nolanahi ere, ekintza honek osatu egiten du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak HAZI fundazioaren bidez urte osoan ia 350 sustapen ekintzekin egiten duen lan guztia. Lan horren helburua da lehen sektoreko eta sektore horre tako enpresetako lehiakortasuna hobetzea, produktuen kalitatea hobetzea eta horiek sustatzea.

Tokiko produktua gehiago kontsumitzeko joera Salmentari eta kontsumoari buruzko 2018ko datu globalak eskura izatearen zain, HAZI fundazioak joan den ekitaldiko zifrak dauzka. 2017. urtea, oro har, positiboa izan da Eusko Label markaren pean bermatutako kalitatezko produktuentzat. Aipagarria da Arabako Patataren, Euskal Baserriko Txerriaren eta Euskal Baserriko Arrautzaren ibilbidea. Gutxi gorabeherako fakturazio-datuak HAZIk zuzenean 3 marka publiko eta ofizial kudeatzen ditu: Eusko Label, Euskal Baserri eta Euskal Herriko Kantauriko Kontserbak (Hegaluzea eta Antxoa).

2017an produktu horien fakturazioa % 7 inguru igo da 2016arekin alderatuta. Hain zuzen ere, 152.437.339,97 euro fakturatu dira. Produktu berriak Produktu batek Eusko Label bereizgarria lortzeko prozesua neketsua da. Aurretiaz egin beharreko zeregin batzuk daude, hala nola ekoizpen- eta eraldaketa-sektorearen azterketak, merkaturatze-kanalenak eta merkatuarenak, baita produktuaren izaerari berari buruzkoak ere. Azterketa horietatik abiatuta, bere ezaugarri guztiak erregelamendu batean zehatz-mehatz jasotzen dira, baita ekoizteko, merkaturatzeko, ontziratzeko eta etiketatzeko modua eta kontrol-sistema ere

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120