Zirrikituetatik begira

Berdea

Juanjo Olasagarre - Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Heteropatriarkatuak ekarri gaitu hondamendiaren ertzeraino. Esaldiak demagogiaren kutsua izan dezake, horrela, labur eta zehatz planteaturik baina nire irudiko egia da egia moduan funtzionatzen duen neurrian, ez lehen, eta ez dakigu gero, baina bai orain.

Horren froga hauxe dugu, heteropatriarkatuaren barne antolaketaren baitako ekuazioaren terminoetako bat aldatu denean, errepresioa eta hondamendiaren ertzerago hurbildu gara. Sistema hori emakumeen bizitzaren errepresioan oinarriturik dago, eta emakumea askatu denean, sistema porrot egiten hasi da. Hirurogei hamarkadan emakumeak ahaldundu, beren gorputzen jabe egin eta lanean hasi zirenean heteropatriarkatuak, bat, gizonon pribilegioak zalantzan ikusi zituen, eta bi, jaiotze tasa, sistemak irauteko beharrezko duen erregaia, jaitsi egin ziren mendebaldeko gizartean. Feminismoak hor arestian egindako analisi hori zentzuaren baitakoa izatea ahalbidetzeaz gain, emakumeak beren gorputzaren gainekoaz erabakitzeko eskubidea izate lortu du: geuk erditzen dugu, geuk erabaki. Alegia, emakumearena da heteropatriarkatua ume-erregaiez hornitzeko eskubidea. Nonbait gizon agintari askok ez du hala uste, eta legeez saiatzen da emakumearen gorputza eta gogoa heteropatriarkatua jabe-tza delakoari eusten. Pablo Casadok 80 hamarkadako baldintzen legera itzuli nahi du, alegia, abortatzeko eskubidea legeak erabakitako baldintzen baitan ahalbidetuko da, eta epeen legea bertan behera geratuko da. Argentinan, halaber, ez dute onartu lege berria eta 1921koarekin jarraitzea erabaki du senatuak 16 orduko eztabaidaren ondoren, hau da, abortatu ahal izango da fetoa ez dagoenean ongi, amarentzat arriskua dagoenean eta andrea bortxatua izan denean. Horiexek baldintzak, eta hortxe andre-amaren erabakitzeko eskubidea. Heteropatriarkatuari ez zaizkio axola munduan zehar ezkutuko abortoetan hiltzen diren emakumeak, ez eta haurdun izateak sortzen dizkien larriminak, ez eta, esaterako, pobrezia dela eta ume gehiago ezin haziak, ez heteropatriarkatu mendebaldekoak elizaren ideologia neutro eta aingerukoarekin erregai nahi ditu emakumeak morala eta etika arma gisa erabilita. Argentinan, feministek, berdea aukeratu dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120