DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Saioa Domínguez| Txupinera

“Gelditu gabe egongo naizen arren bederatzi egun berezi izango dira”

18 urtez konpartsakide izan ostean, Saioa Domínguez bilbotarra izan da aurten hautatua Aste Nagusiari hasiera emango dion txupina jaurtitzeko

Iñaki García - Viernes, 10 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Saioa Domínguez

Saioa Domínguez (Foto: Borja)

Galería Noticia

Saioa Domínguez

Bilbo- Askapeña konpartsaren ostean Aixeberri izango da txupina birritan bota duen konpartsa bakarra. Biokimikan doktore den Saioa Domínguez izango da aurten txupinera. Erantzukizun handia den arren, bizitzan behin gertatzen den aukera hau bizitzeko gogotsu dago.

Zer sentitu zenuen txupinera izendatu zintuztenean?

-Poztasun handia eta harrotasuna. Azkenean konpartsera batentzat saririk handiena da, konpartsakideek maite zaituztela esan nahi du eta Aste Nagusia ordezkatzeko eta jaien irudia izatekoprest ikusten zaituztela.

Hasieratik onartu zenuen?

-Aukeratua izan baino lehen, esan nien prest nengoela txupinera izateko eta gure burua eskaini genuenean, konpartsakideen artean erabaki zuten. Ez zen bapateko zerbait izan. Gainera, nik ume txiki bat daukadanez aldez aurretik jakin behar nuen.

Konpartsakide batentzat zer da Aste Nagusia?

-Asterik eroena eta politena, lan handien egiten dugun astea da gainera. Batzuetan ez dakizu zergatik sartu zaren konpartsa batean, lanik baino egiten ez duzulako. Baina ikusten duzu zuk antolatutako kontzertua edo lehiaketa jendearen gustukoa dela eta zuk sortzen duzula jaia. Hori da saririk politena. Nahiz eta lanean ibili, konpartsakideentzat urteko momenturik handiena eta politena da.

Ezberdina izango da aurten?

-Urtero beti gabiltza lanean, eta aurten ezingo dut lanik egin. Ekintza guztietan egongo naiz, badakit agenda estua izango dudala, gelditu gabe egongo naizen arren bederatzi egun berezi izango dira. Disfrutatu behar dut, merezi duelako eta bizitzan behin bakarrik delako.

Bederatzi egunak bizitzeko prestatzen ari zara?

-Egia esan, momentuz ez dut gehiegi pentsatu, horregatik oraindik ez nago oso urduri. Momentu bakoitza gozatu nahi dut, jan- tzia eta txapela ipintzea, jaien aurkezpena egitea. Poliki-poliki gauzak gertatzen doaz eta ez dut gehiegi pentsatzen Aste Nagusiko zereginetan, bestela zoratu egingo naizelako.

Erosoa da jantzia?

-Iruditzen duen baino erosoagoa da. Gainera neurrira eginda dagoenez bikain gelditzen zait. Oso gustura egon naiz modistarekin eta trajea oso polita da. Horrela jantzita ikusten zarenean, zirraragarria da.

Bota duzu txupinik edo lehengo aldia izango da Aste Nagusian?

-Oraindik ez dut txupinik bota. Ez zara etxeko balkoitik txupinak botatzen arituko. Lehen aldia izango da, ez dut uste oso zaila izango denik. Gorantza apuntatuko dut, ez beherantza, eta suposatzen dut momentu bakoitzean esango didatela zer egin behar dudan.

Zer esango zenioke jendeari?

-Hasteko, etorri Bilboko Aste Nagusira, parte hartu ekintza guztietan, zure gustuko zerbait beti izango duzulako goizetik gauera, ia hogeita lau orduetan zehar jaia baitago. Parte hartu, jai herrikoietan ezinbestekoa delako.

Nola espero duzu Aste Nagusia?

-Orokorrean pertsona gehienek portaera egokia dute, baina beti esaten duguna: txupin garbia, mesedez. Ez dago Arriagako plaza zikintzeko eta irristakor uzteko beharrik. Modu horretan txupina zinkintzeko ohitura zaharrik ez da inoiz egon Bilbon. Zerbait berria da eta sahiestu behar dena. Horretaz gain, jaiak askeak dira, horretarako errespetua izan behar dugu. Espero dut agresiorik ez egotea. Ez homofoborik, ezta arrazistarik ere. Besteak errespetatuz jaiak zure erara bizi.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120