Zirrikituetatik begira

Periko Berrio

Josu Torre - Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ELIZA pobrea, euskalduna, librea eta popularra eskatzen zuten duela justu 50 urte, mende erdi, lehenik Obispaduan eta gero Derioko Seminarioan itxi ziren apaiz mordo batek. Izen asko gogoratzen ditut eta garai haietan zedozertan zenbiltzanak gogoan izango dute hark izan zuen arrakasta eta Eliza ofizialak jaso zuen sekulako zaplastakoa. Han zen eta borroka mota guztietan lehen lerroan Periko Berrio zornotzarra. Lehen lerroan, ez inolako protagonismoaren eske, ostia pila bat sarritan etortzen zirelako orduko grisengandik edo, herrietan, GCgandik. Hauetako GC bat konpartitu genuen Perikok eta biok, Hidalgo kapitaina, ni hiru aldiz baino ez nindun atxilotu, Pedro ez dakit. Garai hartako ekintzaileentzat erabat ezaguna egin zen Gernikako kuarteleko sabueso hori.

Inork betetzekotan, Perikok berenganatu zituen arestian idatzi ditudan konsignak. Pobrea, librea eta euskalduna, Estatutik jasotzen zuen alokairuari uko egin ziolako, euskalduna izaki etzuelako haien dependentziarik nahi eta bizitza osoa euskara eta euskal kultura orori lotua zegoelako. Popularrarena esan gabe doa langileen manifestazio edo borroketara beti lotua zegoelako eta elizako sermoietan ere panfleto franko bota zituelako. Ba da puntu honetan, ezker abertzale ofiziala barnetik salatu beharrik ere. Alegia, ortodoxoek langileen defentsa nazio defentsaren gainetik jartzen ote zuen Perikok eta “españolista” etiketa behin baino gehiagotan jarri zioten. Min pixka bat bai baino ez zion horrek asko axola Berrio jaunari. Hori esaten ziotenei edo entzun nahi zion edonori, irriparrez baina sendo erantzun zietelako EHren defentsan edo eraikuntzan borroka armatutik harago beste bide batzuk ere ba zirela. Ildo horietatik zebiltzan abertzaleekin beti izan dira bat Periko eta Txaro, bere bizi laguna eta oraintsu zendua hura ere. Makaltxo ikusi izan dut azken hainbat urteotan baina hutsik egin gabe astero presoen aldeko pankartaren atzean edo hauen laguntzarako manifa guztietan. Heuren zeruan beude Txaro eta Periko!

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120