etzi

Getxoko San Lorentzo Azokan 53 ekoizle bilduko dira

Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan, ostiralean

Miércoles, 8 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:30h

La variedad y calidad destacan en la feria de San Lorenzo.Foto: Esti Gorbea

La variedad y calidad destacan en la feria de San Lorenzo.Foto: Esti Gorbea

Galería Noticia

La variedad y calidad destacan en la feria de San Lorenzo.Foto: Esti Gorbea

San Lorentzoko Azoka ostiral honetan (hilak 10) izango da Getxon. Beti bezala, Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan kokatuko dira parte hartuko duten 53 ekoizleen 60 saltokiak.

Bilbo. Getxoko Kultur Etxeak eta BBK-k antolatutako azoka goizeko 10.00etan hasi eta 14.30ak aldera amaituko da. Gauez, 22.00etan, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia itxiko du, hain zuzen, taldearen izen bera duen plazan urtero eskaini ohi duen kontzertuarekin.

Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte, honakoak esaterako: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatearen deribatuak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa edo txakolina, apaindurako landareak eta urdaitegiko produktuak, besteak beste, baita produktu ekologikoak ere.

Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animatzeko. Hala, bertaratzen diren herritarrek taloa txorizoarekin, sagardoa edo bestelako hainbat produktu dastatu ahal izango dituzte kokaleku bakoitzean dauden txosnetan. Goiz erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketa tradizionalen eskutik.

Eguna amaitzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, urteroko kontzertua emango du Getxoko abesbatzaren izena daraman plazan bertan, 22.00etatik aurrera. Aurtengo saioan, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) bertsolariak eta Itxas Argia taldeko dantzariak ere jardungo dira saioan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120