Abuztuaren 8tik 12ra bitartean

Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak segurtasunaren prebentziorako dispositibo bateratua ezarriko dute Astrabuduako jaietan

Dispositiboaren helburu nagusia gorabeherei aurre egin ahal izatea eta herritar guztiek San Lorentzoko jaietaz gozatu ahal izatea da

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 6a, astelehena - 13:45etan eguneratua

Astrabudua se llenará de diversión y buen ambiente con multitud de actos en la calle.

Astrabudua se llenará de diversión y buen ambiente con multitud de actos en la calle. (Erandioko Udala)

Galería Noticia

Astrabudua se llenará de diversión y buen ambiente con multitud de actos en la calle.

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasunaren prebentziorako operatibo bateratua ezarriko dute abuztuaren 8tik 12ra bitartean ospatuko diren Astrabuduako jaietarako.

Dispositiboaren helburu nagusia gorabeherei aurrea hartu ahal izatea eta herritar guztiek jaietaz gozatu ahal izatea da.

Abuztuaren 8tik 12ra bitartean Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak agente gehiago jarriko dituzte Astrabuduako jaiak direla eta. Dispositiboa uniformedun eta kale jantziko patruilek osatuko dute, eta jai-barrutian nahiz inguruan ibiliko dira, bai eta Astrabuduako metro-geltokian ere, istilurik eta erasorik gerta ez dadin.

Agenteek alkohola saltzen duten lokalak zainduko dituzte adingabeei alkoholdun edariak saltzea eragozteko, eta substantzia sorgorgarrien kontsumoaren eta trafikoaren prebentzio-lana ere egingo dute, eta zigorrak ezarriko dituzte.

Era berean, arreta berezia jarriko da sexu-askatasunaren aurkako delituei aurrea hartzeko, eta era horretako delituak gertatzeko arriskurik handieneko eremuak zainduko dituzte.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi nahi diete kontuz ibiltzeko diru-zorroekin, telefono mugikorrekin eta bestelako objektuekin, lapurretan aritzen diren delitugileak, karteristak, ugaritu egingo direla eta, jaietan eta, bereziki, aurreikusitako kontzertuetan, jende asko ibiliko dela aprobetxatuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120