azpiegiturak jarri eta kendu ahal izateko

Asteazkenean hasiko dira Aste Nagusiaren aurretiko lehenengo trafiko aldaketak Areatzan

Abuztuaren 8tik aurrera lehenengo aldaketak egiten hasiko dira Areatzako oinezkoen alderdian

deia.eus - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:15h

El lanzamiento del 'txupín'desde el balcón del Teatro Arriaga abre la Aste Nagusia 2017, en un acto protagonizado por Marijaia, la gran muñeca que simboliza las fiestas de Bilbao.

(EFE)

Galería Noticia

El lanzamiento del 'txupín'desde el balcón del Teatro Arriaga abre la Aste Nagusia 2017, en un acto protagonizado por Marijaia, la gran muñeca que simboliza las fiestas de Bilbao.

Segurtasuna dela eta, Areatzako jaigune osoan (Zingira kalea, Epaltzaren alargunaren kalea, Areatza, Erribera eta Areatzako zubia) aldaketak egongo dira trafikoan. Izan ere, txosnen eta saltokien ondoko galtzadak okupatuta egongo direnez, zirkulazio-errei biak ezin dira segurtasunez erabili.

Horrela, Aste Nagusia hasi aurretik eta azpiegiturak jarri eta kendu ahal izateko, abuztuaren 8tik (eguaztena) aurrera lehenengo aldaketak egiten hasiko dira Areatzako oinezkoen alderdian.

Abuztuaren 9an, 10ean, 11n eta 28an, Epaltzaren alargunaren kaleko 1. zenbakian dagoen Bilbobusen geralekua Estufa kalearen eta San Nikolasen artean dauden aparkalekuetara aldatuko da.

Biribila/Kale Nagusiko geralekua Kale Nagusiko 1. zenbakira (Turismo Bulegoaren aurrean) aldatuko da, abuztuaren 13tik 27ra arte. Leku horretan dagoen taxien geralekua kendu egingo da egun horietan.

Hartara, abuztuaren 12ko (domeka) 08:00etatik abuztuaren 28ko (martitzena) 15:00etara bitartean zirkulatzeko noranzko bakarra egongo da Zingira eta Epaltzaren alargunaren kaleetan, eta udaletxeranzko zirkulazioa itxita egongo da behin-behinean.

Azkenik, abuztuaren 13tik (astelehena) 28ra (martitzena) bitartean, egun biak barne, kendu egingo da Bailen kaleko Bizkaibusen abiaburu-geralekua. Beraz, Hurtado de Amezaga kaleko abiaburua Garcia Salazar kaleraino luzatuko da.

ASTE NAGUSIA

Aldaketarik garrantzizkoenak abuztuaren 16ko (eguena) 08:00etatik abuztuaren 28ko (martitzena) 15:00etara bitartean izango dira;ibilgailuen zirkulaziorako erabat itxiko da jaigune osoa (Zingira, Epaltzaren alarguna, Areatza eta Erribera);beharrezkoa den udal baimena daramaten ibilgailuak eta Areatzako aparkalekura sartu behar dutenak soilik ibili ahal izango dira handik, beti ere Udaltzaingoaren irizpideei jarraituta.

Baimendutako ibilgailuak Zingira kaletik (Ernesto Erkoreka plazatik) sartuko dira Areatzako jaigunera, eta Erribera kaletik irten. Jai-esparruan ezin izango da ibilgailurik aparkatu, zamalanetarako orduetan izan ezik.

Horrez gain, Aste Nagusiko arratsalde-gau guztietan, hau da, abuztuaren 18tik (zapatua) 26ra (domeka) bitartean, mugatutako jai-esparru hori ondoko eremu batzuetara zabalduko da, hala nola, Plaza Biribilera eta Bailen kalera

Egun horietan, asko edo gutxi,Bilbobusen 18 lineari eragingo diete jaietako trafiko-etenaldi iraunkor horiek. Aldaketa guztiei buruzko informazioa geralekuetan bertan, Udalaren web orrian (www.bilbao.eus/Bilbobus) edota 010 (944 010 010) telefono-zenbakian kontsultatu daiteke.

Bilbora euren ibilgailuan datozenei ere honako hau gogorarazten zaie: jai-esparruak itxiko direnez, aparkatzeko ohiko eremu batzuk aldatu egingo direla. Adibidez, Txikigunea jarriko den Anselmo Clavé kalea itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako abuztuaren 23tik (astelehena) abuztuaren 27ra (astelehena) bitartean, garajeetako sarrera-irteerak egiteko izan ezik.

Azkenik, aurten ere Artxandako funikularrak ordutegia luzatuko du, 24:00etara arte, abuztuaren 18tik (zapatua) 25era (zapatua) bitartean, nahi duten guztiek su artifizialen eguneroko ikuskizuna handik ikusi ahal izan dezaten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120