irailaren 2ra arte

Saray Perez Castillaren Paisaia ikusezinak erakusketa, ikusgai

Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan garatuko da oroimenaren eta lurraldearen gatazketara hurbiltzen den erakusketa

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 5a, igandea - 12:49etan eguneratua

Saray Perez Castilla artistaren Paisaia ikusezinak

Saray Perez Castilla artistaren Paisaia ikusezinak

Galería Noticia

Saray Perez Castilla artistaren Paisaia ikusezinak

BILBO. Saray Perez Castilla artistak "Paisaia ikusezinak" erakusketa garatuko du Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2018 Programaren barruan sartzen da eta irailaren 2ra arte egongo da irekita.

Saray Pérez Castillaren lana oroimenaren eta lurraldearen gatazketara hurbiltzen da, teknologiaren eta ahozkotasunaren erabilera leun batetik abiatuta. 2015etik, Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpalekuen inguruko lanak egin ditu. Kanpalekuetan bertan, paisaiaren eta historiaren esperientzia subjektiboan sakontzeko prozesu luze bat garatu du deyar-ekin (jakintsuak hassanieraz) izandako elkarrizketen bidez. Entzuketa kolektiboak, erakusketan ukimen-materialen eta -formen bidez aurkezten direnak, zentzumen-konplexutasun handiko mundu bati buruz hitz egiten digute eta, bertan, begia ez da organo nagusia.

Erakusketa horretan, grabaketekin batera, Espainiaren lehengo kolonia zenaren eta gaur egun Marokok okupatzen duen inguruan eusten ari diren Sahararen aldeko ekintzaileek egindako dokumentazioa aurkezten da. Teknologia eta hitza lotzeko, salatzeko eta ikusgarritasuna emateko askotariko moduak azaltzen dira, erresistentziaren alderik humanoenetik.

ARTISTA

Saray Pérez Castilla (Gamonal/Bilbo, 1987). Diziplinez haragoko artista. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan, Zeramika: Artea eta FuntzioaMasterra egin zuen (2014) eta gaur egun, Paisajes del diálogo en la era de la complejidad (EHU) doktorego-tesia garatzen ari da;artearen (zeramika-teknologia) eta kolonialismoen artetik igarotzen den ikerketa bat, bereziki, giza-eskubideetan eta oroimen historikoan.

Artista eta ikerlari honek kolonializazioaren ondoriozko zentzumen-ikusezintasuneko lurraldeetako pertzepzio-paisaia aztertzen dihardu 2013tik. Ikuspegi horretatik abiatuta, bere obra eta jardun artistikoa kokatzen diren lurralde etzeetan, anbizio sozio-espekulatiboen ondorioz, nortasuna eta oroimena ahaztu dira. Paisaia berrien bilaketan, Espainiako estatuko zein kanpoko hainbat lekutan bizi izan da eta hainbat leku ikertu izan ditu, eta zenbait beka, sari, erakusketa, egonaldi eta abar irabazi ditu. Aipatzekoak dira besteak beste: BilbaoArte produkzio beka (2018), Provincia 53, CDAN (Huesca, 2018), Provincia 53, MUSAC (León, 2017-2018), El Panóptico del Sahel, CAB (Burgos, 2017) Shedding the skin -LinzIMPORT, Architekturforum Oberosterreich (Linz, Austria 2017) Bizkaiko Foru Aldundiaren produkzio beka (2016), Artifariti, Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuak (Aljeria, 2014-2015-2016), Ertibil Bizkaia(Bilbo, 2012-2013), NON-STOP,Monterhermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz, 2012) eta abar.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120