lau kontrol egunero

Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina hasiko da astelehenean

Iaz egindako kanpainetan, Udaltzaingoak kontrolatutako 727.400 ibilgailuetatik 1.404 salatu zituen, hau da, % 0,19

deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 5a, igandea - 12:37etan eguneratua

Kontrolak BIHAR astelehena, abuztuak 6, hasi eta 12ra arte (domeka) egingo dira.

Kontrolak astelehena, abuztuak 6, hasi eta 12ra arte egingo dira

Galería Noticia

Kontrolak BIHAR astelehena, abuztuak 6, hasi eta 12ra arte (domeka) egingo dira.

Bihar astelehena, abuztuak 6, hasi eta 12ra (igandea) arte, Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina gauzatuko du, Bilboko Udala adierazi duenez.

BILBO. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.

Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.

Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren;besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoko Segurtasun eta Laguntza Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.

2017AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK

Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 727.400 ibilgailuetatik 1.404 salatu zituen, hau da, guztien % 0,19. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120