Tbilisi-n

OGP Global 2018 gailurrean parte hartu dute OGP Euskadi ekimeneko ordezkariek Georgian

Gobernu irekiaren printzipioen alde orain arte garatutako lana partekatu dute

Sábado, 4 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 18:01h

OGP Global 2018 gailurrean izan dira OGP Euskadi ekimeneko ordezkariak Tbilisi-n (Georgia)

OGP Global 2018 gailurrean izan dira OGP Euskadi ekimeneko ordezkariak Tbilisi-n (Georgia) (IREKIA)

Galería Noticia

OGP Global 2018 gailurrean izan dira OGP Euskadi ekimeneko ordezkariak Tbilisi-n (Georgia)

BILBO. OGP (Open Government Partnership) Euskadi ekimeneko ordezkariak OGP Global Summit 2018 gailurrean izan dira, Tbilisi-n (Georgia);besteren artean, Eneko Agirre eta Gotzon Bernaola, hurrenez hurren gizarte zibila eta Innobasque ordezkatuz;Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik;Goizeder Manotas, Iker Goiria, Joseba Muxika, Gipuzkoako Aldundiaren aldetik, eta Javier Bikandi eta Luis Petrikorena, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, gobernu irekiaren printzipioen alde orain arte garatutako lana partekatu eta aurre egin beharreko erronkak eztabaidatzeko.

Gailurreko lehenengo jardunaldian, tokiko gobernuentzako workshop batean parte hartu zuten euskal ordezkariek. Bertan, gaikuntza jaso eta informazioa trukatu zuten beste gobernu batzuekin, Euskal Ekintza Plana 2018-2020 osatze aldera.

Bigarren egunean, euskal ordezkariak POCen (Point of Contact) eta CSOn (Civil Society Organization) izan ziren;trukea eta sormena sustatzeko jardunaldiak dira, Point of Contact-ei eta gizarte zibileko ordezkariei zuzenduak, hurrenez hurren. Eguna Innovation Exchange-rekin amaitu zen, non Osoigo erakundearen eskutik bertaratu zen Euskadi.

Gailurra, berez, Funicular Complex-en garatu zen, eta bertan bildu ziren mundu osoko 2.000 ordezkari baino gehiago, datozen urteetarako gobernu irekiaren giltzarriak zehazteko. Bereziki azpimarratu zen Garapen Jasangarrirako Helburuak erakunde bakoitzaren agendetan gehitzearen garrantzia. Gipuzkoako eta Bizkaiko esperientziak aurkeztu zituen Euskadik, eta hiru panel tematikoetan parte hartu zuten.

Gailurraren inaugurazio ofizialean, Georgiako lehen ministro Mamuka Bajtadzeren aurkezpenaren ondoren, OGPko Local Program-era ongietorri ofiziala egin zitzaion Euskadiri, Thea Tsukulaniren (Georgiako justizia ministroa) eta Mukelani Dimbaren (OGPko Steering Comitee-ko kidea) eskutik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120