laugarren aldiz

'Glad is the Day' jaialdia ospatuko da Donostiako Egia auzoan

EP - 2018(e)ko abuztuaren 4a, larunbata - 18:49etan eguneratua

DONOSTIA. Laugarren aldiz, 'Glad is the Day' jaialdiak musikaz beteko ditu Cristina Enea parkea, Dabadaba eta Le Bukowski, Donostiako Egia auzoan. Aurtengo edizioan lehen aldiz, gainera, asteburuko bi egunetan izango da musika jaialdia.

Kontzertuak eta DJ saioak izango dira gaur gauean (larunbata, hilak 4) Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan. Bihar, berriz, (igandea, hilak 5) azokatxoa, arte instalazioak, haurrentzako jarduerak eta janari nahiz edari postuak izango dira Cristina Enea parkean, 12:00etik 21:00etara, kontzertu eta DJ emanaldiez gain.

Gauerdian hasiko dira gaurko kontzertuak, TBA Dabadaban eta SumShee DJ Le Bukowskin;sarrera doakoa izango da 01:00 arte, eta 11 euro edo 15 euro, kontsumizio banarekin. Biharko kontzertuak, berriz, eguerdian hasiko dira Cristina Eneako bi eszenatokietan.

Artista partehartzaileak eta ordutegiak:

 Abuztuak 4 Dabadaba [doan 01:00ak arte eta 11€/15€ ondoren edari bat barne]
00:00 DER dj
03:00 HUNTLEYS &PALMERS dj

Abuztuak 4 Le Bukowski [doako sarrera]
00:00 SUM$HEE dj
01:30 BLAMI dj

Abuztuak 5 Cristina Enea parkea - Stage Nagusia [doako sarrera]
12:00 RAITX
12:40 KOBAN
13:40 SARA MANSILLA
14:30 TXARKEY
15:20 JAVIER SUN
16:20 RUKULA
17:10 LOS MIRLOS
18:20 MELENAS
19:20 MUJERES
20:20 ESTEBAN Y MANUEL

Abuztuak 5 Cristina Enea parkea - Ruina Sónica [doako sarrera]
12:00 SYR dj
13:00 ATRACO NEGRATA djs
13:40 GORPUZKINGS
14:30 HAKIMA FLISSI
15:15 SARA'N'DONGA dj
15:45 D'VALENTINA
16:45 PEDRO LADROGA
17:30 SARA'N'DONGA B2B FLACA djs
18:30 DINAMARCA dj
20:00 ATODAMADRE dj

Abuztuak 5 Dabadaba [doako sarrera]
21:30 LANDERGROUND dj
22:30 MKOL dj
23:30 FRANCES BE dj
00:30 RAYO VERDE dj

Abuztuak 5 @ Le Bukowski [doako sarrera]
21:30 ETXEKO UZTA djs

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120