uztailaren 15era arte

Hondartzetara joan diren bisitarien kopuruak % 26ko igoera izan du

Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak 4.096 lagun artatu ditu, gehienak zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 4a, larunbata - 13:52etan eguneratua

Dos hombres se refrescan en la playa de Ereaga

Ereagako hondartza. (J.M.M.)

Galería Noticia

Dos hombres se refrescan en la playa de Ereaga

Denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan milioi bat eta erdi pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara, nahiz eta 17 eguzki-egun izan diren. Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak 88 erreskate egin dituzte uretan eta 4.096 lagun artatu ditu, gehienak zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik. Aurreko denboraldiaren aldean, Aldundiak 196.850 tona zabor bildu ditu.

BILBO. Denboraldiaren lehen zatian, Bizkaiko hondartzera joan diren bisitarien kopuruak % 26,7ko igoera izan du, baldintza meteorologikoak gorabehera. Ekainean eta uztailean 1.492.385 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzera;2017an, berriz, 1.177.178 pertsona joan ziren hilabete horietan.

Pertsona gehienak (1.029.276) uztailean joan dira hondartzetara. Bisitari gehien (ehun milatik gora) jaso duten hondartzak hauek dira: Ereaga (162.810), Arrietara-Atxabiribil (142.203), La Arena (134.819), Laga (127.427), Arrigorri (114.311) eta Bakio (102.000).

2017ko ekaineko eta uztaileko datuekin alderatuta, ondorioztatzen da aurten ere eguraldia aldakorra izan dela, iaz bezala;hala ere, aurten giro-tenperatura gradu batzuk altuagoa izan da. Aurten 17 eguzki-egun, 24 egun hodeitsu eta lau euritsu izan dira, eta 16 egunetan eguraldia aldakorra izan da;iaz, berriz, 20 eguzki-egun, 22 egun hodeitsu eta bederatzi egun euritsu, eta eguraldi aldakorra hamar egunetan.

Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak 4.096 lagun artatu ditu, gehienak (2.091) zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik. 266 lagun intsektuen ziztadengatik artatu eta 88 uretan erreskatatu dituzte. Zerbitzuak aratu dituen pertsona guztien artean, 4.019 laguni alta eman diete sorosleen postuan lehen arreta jaso ondoren, eta beste 77 osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.

Garbiketari dagokionez, denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan, hondakinen bilketaz arduratzen den foru zerbitzuak 196.850 kilo zabor bildu ditu uztailaren 15era arte. Haietatik 72.229 kilo paperontzi eta edukiontzi berdeetan utzitako zaborrak dira, eta 8.600 edukiontzi eta paperontzi horietan. Gainerako 116.021 kiloak mareak hondartzan utzitakoak dira.

Azkenik, hondartzainen foru zerbitzuak 773 gorabeheratan esku hartu du ekainean eta uztailean, 2017an baino apur bat gehiago (766). Foru zerbitzu horretan 108 erreklamazio aurkeztu dira, iaz baino gehiago (70).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120