Irudi modernoa eta erabat artistikotza

Bermeoko Arrantzaleen Museoak «Paret Bermeon» erakusketa inauguratuko du

Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzaz

Deia - Viernes, 3 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:53h

Paret Bermeon

Paret Bermeon (Deia)

Galería Noticia

Paret Bermeon

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak «Paret Bermeon» erakusketa inauguratu du gaur, abuztuak 3, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bermeoko Arrantzaleen Museoan.Erakusketak Bermeoren bista jatorrizko obra du ardatz, eta Arte Ederren Museoaren laguntzari esker antolatu ahal izan da horrela, 2017an eskuratu baitzuen Bilboko museoak artelan hori.

Bilbo. Luis Paret y Alcázar artista madrildarraren Bermeoren bistamargolana (1783), izatez Bilboko Arte Ederren Museoan gordea, Bermeoko Arrantzaleen Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 3tik irailaren 2ra. Koadro hori dugu, hain zuzen ere, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak inauguratu duen «Paret Bermeon» erakusketaren epizentroa. Rementeriarekin batera izan dira inaugurazioan Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia eta Aingeru Astui Arrantzaleen Museoko zuzendaria.

Bilboko Arte Ederren Museoaren eta Bermeoko Arrantzaleen Museoaen arteko lankidetzari esker, aukera izango dugu Pareten jatorrizko lanaz eta haren izena duen erakusketaz gozatzeko marinel-herri horretan. Museo bien arteko informazio-trukeak ekarri du erakusketa antolatzea eta lan hori ikusgai jartzea, zeina, espainiar rokokoaren maisulana izateaz gainera, Bermeo erakusten duten lehen artelanetariko bat baita. Horrek asko laguntzen du herriaren bilakaeraren berri jakiten.

Bilboko Arte Ederren Museoak 2017an eskuratu zuen margoa, BBKren babesari eta Museoaren Lagunen ekarpenari esker. XVIII. mendeko espainiar pinturako lanik bikainenetako bat izateaz gain, Luis Pareten Bermeoren bista, herri euskaldun bati buruz kontserbatzen den lehenbiziko irudi moderno eta erabat artistikotzat jotzen da. Paret, Goyaren adinkide petoa, Bilbon bizi izan zen 1779tik gutxienez 1787ra, eta bista hau pertsonak eta ohiturak duintzen dituen topaketa sozialtzat hartzen du;Euskal Herrian aurrekaririk gabeko testigantza grafikoa da. 1793an margotua, geroago Carlos IV. izango zenak, orduan Carlos III.-aren seme Asturiasko Printze zenak, bere El Escorialgo aisialdirako egoitza apaindu zezan. Portua denborale baten erdian erakusten zuen Bermeoren beste bista baten bikote izateko sortu zen lan hori -egun desagertuta dago beste lan hura-.

Bilboko Arte Ederren Museoan gorde ohi da Bermeoren bista. Lan horrek zehaztasun handiz erakusten du portu zaharra, Santa Eufemiaren eliza gotikoan hasten den bere itsaslabarren ikuspegi panoramikoarekin, ezkerraldean, Ertzila dorretxea koadroaren erdian kokatuta, eta egun desagertutako Santa Maria Talako elizaren hondakinetaraino iristen da eskuinean. Pintzelkada fin eta zehatzez -erraz bereizten dira Tutu Biko iturria edo Utsako eskailera malkartsuak-, pintoreak euskal itsasertzeko orografia gorabeheratsu birsortu du bere argi eta atmosfera efektu bereziekin.

Margolana erakutsiko den gela berean, zenbait testu jarri dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) eta bada pantaila ukigarri bat ere, hala zehaztasun gehiago jakin ahal izateko koadroaz, autoreaz eta lanaren gauzatze-prozesuaz. Horrela, bisitariak aukera izango du bestela oharkabean pasatuko liratekeen xehetasunak aurkitzeko.

Horrez gainera, informazio-panel bat jarri da Bermeoko portuan, zehazki Luis Paretek bere lana margotu zuen lekuan, bertaratzen diren guztiek hobeto ezagut dezaten Bermeorentzat hain adierazgarria den lan hori, eta egungo bistarekin konparatu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120